Igor Fernandezen kartelak iragarriko ditu Amorebieta-Etxanoko jaiak
2024-06-28 13:04 KultureaFernandez El Jueves aldizkariko zuzendaria da.
Igor Fernandez El Jueves aldizkariako zuzendaria da eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren enkarguz egin dau aurtengo kartela. Egileak komiki baten bidez islatu nahi izan ditu jaietan egiten diran jarduera nagusiak eta herriko umeen parte-hartzeagaz egin da kartela. Halanda ze, udalak ikusgarritasuna emon nahi izan deutso tokiko talentuari.
Kartelaren enkargua jasotean, berehala erabagi neban komiki itxurea emotea; batetik, eroso sentiduten nazelako esparru horretan eta bestetik, Amorebieta-Etxanoko jaiak 2024 Karmenak eta Santanatxu, Garagarrilak 15-27, lako testu luzea eroan behar ebanez, binetetan banatzea pentsau neban; eta binetak egiteak, ganera, eszena ugari irudikatzeko aukerea eskaintzen eustan adierazo dau kartelaren egileak.
Ez da jaietako kartela egiteaz arduratzen dan lehen aldia: 2006an jaietako kartela be egin neban, eta kasu hartan Zelaieta zentroa, Aretoa edo Patata lako eraikin eta eskulturetan oinarritu nintzan. Holan, oraintsu nahiago izan dot festetan egiten diran jardueretan zentrau, esaterako danborradan, txupinazoan edo marmitako lehiaketean. Ganera, Zorhontzaren pertsonaia sartu beharrak hari gidari lako bat emon deust, izan be, bineta guztietan agertzen da jarduera ugari eginez, nabarmendu dau.
Ikastetxeetako ikasleek aurtengo jaietako irudia sortzeko prozesuan parte hartzeko idea be izan neban. Jaietako 23 jarduera tipikoen zerrendea egin genduan, 23 marrazki eginez. Horreetan, Zorhontza pertsonaia agertzen da atzealde zuri batean, ikasleek inguruan gertatzen dan ganerako eszena marraztu ahal izateko. Marrazki horreek jaietako egitaraua ilustratzeko be erabiliko dira, esan dau.
Kartela, beraz, tradizioei lotua eta alkarlanean egina dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!