Gerediaga Alkarteak Arregi Campo familiaren funtsa eskuratu dau

Bizkaie! 2024-06-26 12:22   Kulturea

Aurten gehitu daben seigarren funtsa da.

Arregi Campo familiaren funtsa da, izan be, Izurtzan pasatzen eben udea, Mendibe Baserrian. Bertan jaio zan Bittori Ortuzar Larrabe amoma, 1878 hain zuzen be.

Beraz, 1953tik 1959ra bitartean, familiak Izurtzan pasatzen eben udea. Garai horretan, Mendibe Ojanguren familia zan Mendibe baserriko jabea. Amoma Bittorigaz batera, Arantza, Begoña eta Gabrielek uda pasatzen eben bertan. Horregaz batera, Gabriel Arregi Garaigordobil, umeen aita, izaten zan Izurtzan eta aitatutako urteetako sei udarotan bera izan zan argazkilaria.

Familia argazkiak nagusitzen badira be, Izurtzako paisaiak be dagoz. Halanda ze, ohiturak, lekuak eta ospakizunak ezagutzeko aukerea ona eskaintzen dau Arregi Campo familiaren funtsak.

Gerediaga Alkartearen dokumentategian, aurten gehitu daben seigarren funtsa da. Digitalizazino lanak amaitutakoan, argazkien fitxak sortu eta alkarteko webgunean edozeinek konsultatzeko aukerea izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu