Beste mural bi Kamiñazpin
2024-06-26 10:27 KultureaCbloxx eta Manolo Mesa artistek egin ditue.
Amaitu ditue Ondarroako Kamiñazpiko azken mural biak. Guztira, 5 muralek osotzen dabe Kamiñazpeko Aire Libreko Museoa: Memoriaren Erraiak, herriaren idiosinkrasia erakusten dauen artelana (Sabotaje al Montaje); Djoels artista flandiarrak, Gabriel Arrizabalagan inspirauta, gaur egun maketagilea dan arrantzale ohi baten erretratua; Lian Monserraten saregileak; eta amaitu barri diran azkenengo biak, Cbloxx eta Manolo Mesa artistak eginikoak hain zuzen be.
Cbloxx eta Manolo Mesa artistek herritik jaso dabena oinarrituta egin ditue lan biak, izan be, hori da erresidentzia artistikoaren helburua. Mesak, Kamiñazpiko parkearen eta frontoiaren arteko fatxadea margotu dau eta Cbloxxek, barriz, beste muralak dagozen aurreko fatxadea.
Nabarmentzekoa da, aurreko urteko Sabotaje al Montaje artistea herrira bertaratu dala, aurtengo artistak ezagutzera eta atontzailei laguntzinoa eskaintzera.
Ondarroako Udalak, kamiñazpiko bizilagunei eskerrak emon nahi izan deutsee proiektuan parte hartzeagatik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!