'De pactis' liburuaren 1523ko edizinoa aurkeztu dabe
2024-06-26 09:43 KultureaFortún García de Ercilla bermeotarraren obrea.
Fortún García de Ercilla legelari bermeotarraren De pactis liburuaren 1523ko edizinoa aurkeztu dabe Gernikako Batzarretxean, izan be, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak obrea erosi barri dau.
Portoris etxe ospetsuak Lyonen egindako edizino bikaina da.
Horrezaz gan, liburu horren edizino eguneratua eta kritikoa be aurkeztu dabe, IVAPek argitaratua.
Fortún García de Ercilla (1490 – 1534)
Fortún García euskal foru zuzenbidearen diskursoa osotzeko une garrantzitsuenetako batean jaio eta hazi zan. Horren lanak, sano garrantzitsua da geure herriaren historia intelektual, juridiko eta politikoan.
Bere garaian eragin intelektual eta politiko nabarmena izan eban euskaldun unibersala izan zan. Zuzenbide irakaslea Bolonian, Pisako katedrea eskaini eutsen (Florentziako Unibersidadearen egoitzea). Halanda ze, haren ibilbide akademikoa oraindino garatzeko egoan, izan be, unibersidadea itxi eta Karlos V.a enperadorearen deiari erantzun eutson.
Hurrengo urteetan, Nafarroako erregeorde, Gaztelako Konseiluko kide, Ordenen Konseiluko kide eta Enperadorearen Ganberako kide izan zan eta zeregin diplomatiko garrantzitsu eta delikaduak izan zituan. Fortún Garcíak, gitxienez birritan, gatazka garrantzitsuak konpondu zituan foru posizinoak indartuz (batez be 1520ko Gabonetako Gipuzkoako krisian).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!