'Berba lapiko' martxan
2024-06-26 08:00 KultureaAmorebieta-Etxanoko Udal Liburutegian.
Berba lapiko Amorebieta-Etxanoko udal liburutegian sortutako proiektu barria da.
Ekimen horren barruan, topagunea sortu eta hilero gai bat jorratuko da. Gune horretan, liburuak, komikiak, ipuinak eta informazino ugari jarriko dira herritarren eskura, hilabete horri jagokion gaiaren inguruan. Garagarrileko gaia, kirola izango da eta zehazki olinpiadak jorratuko dira.
Gune bizia
Ekimenaren helburua da herriagaz zerikusia daben gaiak jorratzea. Ganera, hilebete horri jagokon gaiaren inguruan jarduera ugari be atonduko dira, esaterako, berbaldiak, erakusketak, kontzertuak, ipuin kontalariak; herrian bertan egiten diran bestelako ekintzakaz buztartuz.
Egitasmoak Berba lapiko izena hartu dau arrazoiak bi izan dira: berba, gai, liburu, komiki, ames, jakintza eta ilusino askoren lapikoa izan nahi dauelako eta bigarrena, kontu, berba, eta errealidade askoren barri emongo deuskulako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!