TU-K (Ondarroa 1984-1989; 2024...)

Bizkaie! 2024-06-25 09:32   Musikea

TU-K taldea sortu genduala 40 urte bete diranean, irailean -Tuka esaten da- binilo bikotxa kaleratuko dogu.



Disko horren aurrerapena Argi gorrizko faroa abestia da orain aurkezten deutsueguna, orain arte editau bako abestia, 1986an sortua. Musikea Josu Aranbarri eta Txomin Uriberena da eta berbak Kirmen Uribe (Txominen anaia gaztea) nerabe batenak, sasoi haretan 15 urte zituan. Urdulizeko Tio Pete estudioetan Jose Lastrak 2023ko abenduan grabautako bideoa da.

Ez dot gogoratzen TU-K gauzatu zan egunaz; bueno, zeozelan ez dauka horrenbesteko inportantziarik; halan da be, badakigu Txominek (gitarra eta abotsa) gitarra barria erregalau eutseneko poza. Harek, gitarreari soinua atara eta Josu bere lagunak, baxujole lez eta erritmo kaxa baten laguntzaz, bien arteko adiskidetasun horri izena ipini eutsen: TU-K.

Urte bi inguru joan ziran eta baebezan daborduko hamazazpi kantu eta ez bakarrik hori, beste zenbaiten laguntzea be jasoten eben. Gauzak hlan dirala, Anderrek tronpeteagaz ekiten eban eta Txomin lanez eta ahaleginez ez hilteko, Bernarren menpean geratu ziran gitarrei atara beharreko punteoak. Justok, nahiz eta oso altua izateagaitik espazio arazoak izan, berarenak egiten zituan tekleriagaz azpi hutsuneak beteten baekian ondo. Testuetaz Josu eta Txominez gan Kirmen gaztetxu bat aruduratzen zan.

87-ko martian igarri zituen lehenengo aldiz ikusleen begiradak, Mutrikun hain zuzen be. Garagarrilean 6 abesti zituan lehen maketea -Existentzia- JC Perezek grabau eutsen, nahasketetan Xabi Pery ibili zalarik.

Urte bi aurrerago, 89. urtean, 4 kantu barri ekarzan -Beltza- bigarrren maketea Jean Phocasek grabau eutsen. Kontzertu asko emon ondoren hor amaituzan TU-K taldearen abenturea.

Sortu ziranetik ia 40 urte aurrerago Josu eta Txomin barriro batu eta binilo bikotx hau erregalau euskuen. Maketa bietako abesti bermasterizaduakaz eta sekula grabau bako hiru abestigaz, -Plaiko Hatxetan-, -Argi gorrizko faroa- eta -Zeharka-. Grabazinoa Jose Lastraren ardurea izan da.

Zuzenekoak egingo dituela emoten dau eta, beraz, taldearen soinu horreekaz gozetako aukerea izango dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu