BilbaoArtek 'Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak' aurkeztu dau
2024-06-24 10:13 KultureaIrailaren 8ra arte bisitau ahal izango da.
Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak erakusketa kolektiboa da, 2023/24an BilbaoArten Bekaz eta estudio-lagapenaz egonaldia egin daben hamabi artisten obrea jasotzen dituana. Beraz, hogei artelan baino gehiago, BilbaoArte Bildumearen barruan egongo dira. Bildumea, produkzino artistikoaren zentroagaz batera sortu zan, 1998an, eta Euskadiko Bildumen Sarean dago integrauta 2023az geroztik. Eskuratutako azken obra horrei esker, 600 pieza baino gehiago ditu.
Erakusketea 2024ko irailaren 8ra arte bisitau ahal izango da. Helburua da BilbaoArte Fundazinoaren eta artista egoiliarren lana ezagutzera emotea. Euren lanak ikusgai izango dituen artistak ondoko honeek dira: Marinés Agurto Hormazábal, Argiñe Ceballos Gelozaga, Gabriel Coca, Katherinne Fiedler, Antton Goikoetxea Ayastuy, Amaia Gracia Azqueta, María Hernández Laplaza, Lucía Jayo Altomirano, Alberto Lomas Gancedo, Victor Ortuño, José Manuel Ruiz Bermúdez eta Jorge Sanz Eraña.
Erakusketa kolektiboan parte hartzen daben artistak adin eta jatorri askotakoak dira; Euskadikoak (erdiak baino gehiago); Estadukoak (Murtzia eta Kordoba); eta baita nazinoartekoak be (Peru). Lan horreen bitartez, praktika garaikidearen azken joerea, modu eta lan-prozesuen lagin adierazgarria ikus daiteke.
2023/24 sasoian, artistek obra-corpus garrantzitsua egin dabe Urazurrutiako egoitzearen estudio artistikoetan eta Otxarkoagako Open Gela estudioetan, BilbaoArteko tailer-maisuen laguntzinoa izateaz gan, prestakuntzea jaso dabe kanpoko profesionalen eskutik, egonaldian zehar egindako ikastaro eta mintegi espezializatuei esker.
Gorputzeak arkitekturagaz dauen loturea, uri eta natura-inguruneak, materialen gorpuztasuna eta plastikotasuna, arteari aplikautako teknologia barrien bidezko ikerketea, teknikearen esplorazinoa eta materiaren hedakuntzea, edo problematika sozialak, esaterako klima-aldaketea edo millenialen krisia, dira artistek proiektuan jorratzen dituen gaietako batzuk.
Horreen prozesu sortzaileak garatzen laguntzeko, erakusketeak hamabi argitalpen berezi egin ditu, artista bakotxaren hinkuntzean eta praktikean oinarrituta.
Ateak edegita BilboArten
Bagilaren 25, 26 eta 27an, BilbaoArte Fundazinoak Ate Edegien urteko jardunaldia egingo dau, urte osoan zehar zentroan lan egin daben artisten lanekaz. Egun horreetan, Urazurrutia kalean dagoan zentroko estudioak edegi egingo dira, bertan bizi diran artisten 12 proposamenak ezagutzera emoteko, 2023/24 Beka programeari esker.
Edegiera festea martitzenean, hilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan eta doban izango da. Ekitaldian urteko memoria emongo jake bertaratutakoei. Estudioak doban bisitatu ahal izango dira 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, bagilaren 26an eta 27an.
Urtekaria: BilbaoArte 2023/24
Argitalpen horrek BilbaoArteren jarduereari buruzko informazino zehatza batzen dau, bai Urazurrutia 32ko zentro historikoan, bai inaugurau barri dan Uribitarte40 aretoan.
Liburuagaz batera, prozesuaren eta artisten lan-espazinoaren irudi ugari dagoz, baita artisten praktika artistikoa deskribiduten daben testuak eta BilbaoArte Bildumaeri emondako lanak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!