Eli Pagolak irabazi dau IV. Argi Baltza Sariketea
2024-06-24 07:55 BertsolaritzeaBetiko lez, Muxikako Urretxindorra Eskolan izan da finala.
Sei bertsolarik kantau dabe Muxikako Urretxindorra Eskolako oholtzan, IV. Argi Baltza Bertsolari Gazteen Sariketako finalean. Aurreko hiru kanporaketetako onenak egon dira, eta Ereñotzura joan da txapela, Eli Pagolak irabazi dauelako. Hemen sailkapena:
- Eli Pagola: 347.
- Asier Galarza: 332,5.
- Gorka Pagonabarraga: 242,5.
- Irui Altzerreka: 234.
- Maddi Aiestaran: 220,5.
- Irantzu Idoate: 213.
Danen arteko ariketak amaitu eta gero, epaileek erabagi dabe puntuazinorik altuena Eli Pagolari eta Asier Galarzari emotea. Buruz burukoa jokatu dabe honeek biek, eta Ereñotzukoa nagusitu da.
Atontzaileek adierazo dauanez: Aurton be saio politx eta ederregaz disfrutetako aukerea izan dogu, bagila osoan zehar domekaz-domeka. Eskerrik asko hurreratu zarienoi!
Argi Baltza Sariketearen helburuak dira bertsolari gazteei kantetako plazea eskaintzea eta bertsolaritzearen presentzia eskualdeko herrietara zabaltzea. Halanda ze, 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantetan dabe, eskualdekoak zein Euskal Herri osokoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!