Donald Sutherland aktorea hil da

Bizkaie! 2024-06-21 08:57   Kulturea

2019an Donostia Saria irabazi eban.

Donald Sutherland aktore kanadarra hil da, 88 urte zituala. Ibilbide luzeko aktorea (ia 200 film eta telesail), esaterako, Novecento (1900), Invasion of the Body Snatchers edo The Hunger Games lako filmetan hartu eban parte.

Sutherland 1935eko garagarrilaren 17an jaio zan Saint John-en (Kanada). Londresko Arte Dramatikoko Errege Akademian ikasi ondoren, lehen arrakasta The Dirty Dozen (1967) filmagaz izan eban; Vernon Pinkley soldaduaren papela eginez.

Horren ostean, haren ibilbideak gorakada itzela izan eban, film ikoniko askotan parte hartuz. Robert Altman-en Mas*H eta Benjamin Franklin-en Hawkeye klasikoetan antzeztu ondoren, nazinoarteko autorpena jaso eta haren ospea sendotu zan. Europara etorri baino lehen, erregistroa aldatu eta film ilunagoetan erakutsi eba haren gaitasuna: Klute (1974) filman edo Dont Look Now (1973) bildurrezko film psikologikoan.

1976an, Europan, Bernardo Bertolucci eta Federico Fellini zuzendari ospetsuekaz egin eban lan, Novecento (1900) eta Casanova filmeetan, hurranez hurran. Zeregin horreek, Sutherland-en erreztazuna erakutsi eben personai konplexu eta kruelak antzezteko.

Estadu Batuetan barriro be, 80. hamarkadan film askotan egin eban lan, horreen artean, Robert Redford-en Ordinary People obran.

Arrakasta handiko proiektu askotan be ibili zan, The Hunger Games (2012-2015), Cold Mountain eta The Italian Job (2003) edo Ad Astra (2019).

Azken urteetan, Ohorezko Oscar Saria irabazi eban 2017an eta urte bi aurrerago, barriz, Donostia Saria. Autorpen biek, haren ibilbide ikaragarria saritu eben.

Kiefer Sutherlandek, aktorearen semeak, X-en adierazo dauanez: zinemearen historiako aktore garrantzitsuenetako bat iruditzen jat. Ez zan inoiz gidoi baten aurrean ikaratu. Egiten ebana maite eban eta maite ebana egin eban, ezin da gehiago eskatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu