Kike Diaz de Rada hil da
2024-06-20 08:29 KultureaErtzainak eta Mi querido Klikowsky lako telesailetan egin eban lan.
Kike Diaz de Rada hil da. Denpora luzez gaixo egon arren, azkenera arte eutsi eutson eszenarako pasinoari. Atzo, hilak 19, hil zan Donostian. Aktore lanetan ezaguna izan zan Euskal Herrian eta estadu mailan, esaterako El florido pensil obreari esker. Aktorea, idazlea, gidoilaria eta zuzendaria izan zan.
Halanda ze, 1996an hartu eban parte lehen aldiz El florido pensil obran. Tanttaka Teatroak produzidutako antzezlanean, ondoko artistakaz lan egin eban: Jose Ramon Soroiz, Zorion Egileor, Rafael Martin edo Paco Sagarzazu. Ganera, Diaz de Rada Tanttaka Teatroaren sortzaileetako bat izan zan, Mireia Gabilondo eta Fernando Bernués artistakaz batera.
Horreezaz gan, bertako eta estaduko hainbat filmetan hartu eban parte: 27 horas (Montxo Armendariz); Yoyes (Ana Torrent); edo, Sabin (Patxi Barko). Telesailei jagokonez, Mi querido Klikowsky, Hospital Central edo Ertzainak lako ikus-entzunezkoetan egin eban lan.
Beraz, euskal eszenak funtzesko figura bat galdu dau. Goian bego.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!