Helburua da hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren arloan erronkei erantzutea
2024-06-19 12:45 KultureaElia itzultzaile neuronalaren bidez, testu hutsaz gan, dokumentu formatudunak osorik itzuli daitekez.
Euskera, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa dira Elhuyarren teknologiek ezagutzen dituen hizkuntzak. Dagoeneko adimen artifizialean oinarritutako Elia itzultzaile automatikoa, Aditu ahotsa testu bihurtzen daben tresna eta TTS ahotsak hizkuntza horreetan guztietan erabilteko aukerea dago.
Elia itzultzaile neuronalaren bidez, testu hutsaz gan, dokumentu formatudunak osorik itzuli daitekez oso azkar eta sistemea edonon txertatu daiteke. Horrezaz gan, itzulpenak personalizetako aukerea dago. Hiztegi personalizatuak be badagoz, berba edo esaldi batzuk zuk nahi bezela itzuli daizan beti.
Eliak TTS ahotsak integrauta ditu eta, ondorioz, testu bat itzultzeko eta irakurteko eskatzeko aukerea dogu. Elia itzultzaileak eskaintzen dituan aukera guztiak ezagutzeko elia.eus webgunean sartzea besterik ez dago.
Aditu plataformeak era automatikoan erakusten ditu aurrez grabautako audio eta bideo-fitxategiak, eta hareen transkribapenak eta azpitituluak sortzen ditu. Sortutako emoitzak webgunean bertan editau leike erabiltzaileak. Gainera, Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa integrauta dauenez, webgunean bertan itzuli daitekez transkripzioak eta azpitituluak 6 hizkuntzatara.
Aditu eremu askotan aplikau daiteke: ikus-entzunezkoen eta hedabideen sektorean edukia azpitituletako, itzultzeko eta edukiari irisgarritasuna emoteko; administrazino publikoan, udaletan eta, oro har, bileretan, aktak modu errazean idatziz jasoteko; industrian, makinen eta personen arteko alkarrekintzak ahots bidez egiteko...
TTS neuronala testua ahots bihurtzen dauen sistemea da. TTS ahots horreek erabilteko hainbat aukera dagoz: ttsneuronala.elhuyar.eus webguneko kutxea erabilita, webguneetan barra irakurlea txertatuta nahiz REST API bidezko integrazinoak eginda. Elhuyarren ahots automatikoak adimen artifizialean oinarritutako teknologiaren bidez sortutakoak dira. Gainera, Elhuyarrek bere TTS ahots propioak eskuragarri jarteaz gan, TTS ahots personalizatuak sortzeko aukerea be eskaintzen dau. Sei hizkuntzatan erabili ahal izango da eta, holan, erabiltzaileek eduki zehatzak zein testu solteak ahots bihurtzeko aukera zabalagoa izango dabe.
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako itzultzaile automatikoak, ahotsa testu bihurtzen daben tresnak eta ahots automatikoak punta-puntako teknologia erabilten dabe, eten barik eguneratzen dan teknologia.
Konfidentzialtasuna eta segurtasuna be jagoten ditue, eduki guztiak modu konfidentzialean erabilten baitira.
Kontuak kontu, teknologia honeek guztiak Orai adimen artifizialeko zentroan sortutakoak dira. Orai NLP arloan (Natural Language Processing) espezializauta dagoan zentroa da, eta orain urte bi sortu eban Elhuyarrek, enpresa eta erakundeei goi-mailako ikerketa eta soluzino teknologiko adimendunak eskaintzeko eta industria-ehunaren lehiakortasuna, administrazinoen eraginkortasuna eta personen bizitzea hobetzeko.
Teknologia horreezaz gan, hainbat ikerketa-arlo ditu zabalik Oraik, besteak beste, ingurune zaratatsuetarako hizketearen ezagutzea; hizkuntza-eredu neuronal arinak eta industriaren beharretara egokitzen diran zehaztasun handiko hizkuntza-teknologiak. Hizkuntza ugari ditu langai: euskerea, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, okzitaniera, aragoiera, galegoa...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!