Euskadiko ONCE Gizarte Taldeak bere sari solidarioak emon ditu

Bizkaie! 2024-06-19 10:20   Kulturea

EITB, Eusko Jaurlaritzea, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Vital eta Eroski dira babesleak.

Arabako uriburuko Europa Jauregian egin da ONCE Gizarte Taldeak maila autonomikoan bere goraipamen instituzional gorena emoten dauen galea. Ekitaldian Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta haregaz batera hartu dabe parte, besteak beste, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak; Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak; Gorka Urtaran Gizarte Ongizateko foro diputaduak; Beatriz Artolazabal Gasteizko Udaletxeko 1. Alkateordeak; José Luis Martínez Donoso ONCE Fundazinoko zuzendari nagusiak; Usue Vallejo ONCE Euskadiko ordezkariak eta José Antonio Pérez Arias ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak.

Sariak bost modalitatetan banatu dira: Gipuzkoako eta Arabako futbol federazinoek futbol inklusiboaren alde egindako lanagaitik jaso dabe sari solidarioa, izan be, horrek aukera bardintasuna sortzen dau eta haren eraldaketan laguntzen dau, balioak eta alkartasuna sustatuz epaimahaikideen arabera. Saria jaso dabe Kepa Arrietak, Gipuazkoako federazinoko presidenteak eta Josu Zubia arabarrak, Eroski Fundazinoko zuzendariaren Alejandro Martinez Berriotxoaren eskutik.

Radio Vitoriako EITBko kazetari Mertxe Guillenek hunkituta jaso dau Déjate llevar saioari emondako saria Radio Vitoriako Iratxe Celisen eskutik. Hamabost egunean behin, berak eta bere lantaldeak ezintasuna daben personen errealidadeei ahotsa emoten deutse (In)visibles atalean. Bertan, modu pedagogikoan, eguneroko bizitzako alderdirik ohikoenetan beren azalean jarri daitezan animetan ditue entzuleak.

Sara de la Rica EHUko ekonomiako katedradunak sari solidarioa jaso dau Persona Fisikoaren kategorian. ONCE Fundazinoko zuzendari orokorrak Jose Luis Martinez Donosok emon deutso garaikurra, epaimahaiaren eretxiz, gizarte-ekonomiaren arloan erakutsitako konpromisoagaitik, baita ISEAK Fundazinoaren bitartez edo genero, immigrazino edo lanik eza egoeretan nazinoarteko zentroetako ikertzaile alkartu lez egindako ekarpenakaitik be.

Ignacio Moya Hirekin Euskadiko Esku-hartze Sozialeko Hirugarren Sektoreko Enpresa Alkarteko presidenteak jaso dau saria Gizarte Ekonomiaren kategorian, jagoletza eta gizarteratzearen arloan Hirugarren Sektoreko 65 erakunde baino gehiagoren bitartez egindako lanagaitik, sektorea duintzea eta autortzea sustatuz, lan-harremanak arautuz. Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak emon deutso saria.

Bestalde, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak jaso dau epaimahaiak Osakidetzari Administrazino Publikoaren kategorian emon deutson saria, adimen-ezintasuna daben personak enpleguan sartzea normalizetako, aukera-bardintasunagaz dauen konpromisoagaitik eta erakunde espezializatuakaz dauen lankidetzeagaitik, lan-ingurunean laguntza egokia ziurtatuz. Saria Gasteizko Udaletxeko 1. Alkateordeak Beatriz Artolazabalek emon deutso.

2024 ONCE Euskadi Gizarte Taldearen Sari Solidarioen Epaimahaian izan dira Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; Eugenio Prieto, ONCEko Kontseilari Nagusia; José Antonio Pérez Arias, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko Presidentea; Usue Vallejo, ONCE Euskadiko Ordezkaria; Alazne Olabarria, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko Presidenteordea; Aitor Bedialauneta, EDEKAko presidente eta Euskadiko Persona Gorren Federazinoko presidentea; Iratxe Celis, Radio Euskadiko kazetaria; eta Alejandro Martínez Berriotxoa, Eroski Fundazinoko Osasun eta Jasangarritasun zuzendaria.

Ekitaldiak EITB, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Vital Fundazinoa eta Eroski Fundazinoaren babesa jaso dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu