'Basque. Zinema' liburuaren edizino barria kaleratu dabe

Bizkaie! 2024-06-19 09:08   Kulturea

Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak idatzi dau.

Euskal zinemearen inguruko Basque. liburuxkearen edizino barria argitaratu dau Etxepare Euskal Institutuak. Euskerea eta euskal kulturari eskainitako hamabi liburuetako bat da, Basque. bildumearen barruan argitaratua. Irakurri hemen doban.

Basque. Zinema Euskal Herriko zinemearen historia aberatsa dokumentatzen dauen lana da, lurraldeko lehen zinematografoaren sorreratik hasita eta euskerazko zinemearen nazinoarteko arrakasta garaikideraino. Liburuak mugarri garrantzitsuak aztertzen ditu, esaterako, euskerazko lehen filma, Gure Sor Lekua edo Handia lako filmak 2018an eskurautako hamar Goya sariak.

Horrezaz gan, beste gai batzuk be jorratzen dira, besteak beste, babes publikoko politiken eragina euskal zinemagintzean, Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategia lako erakunde garrantzitsuen eragina, eta euskal zinemeak hainbat garai historikotan izan dauen bilakaerea. Lanak iraganeko lorpenak ez ezik, etorkizuneko erronkak eta aukerak be aztertzen ditu.

Etxepare Euskal Institutuak sortutako Basque. bildumeak hamabi kultura-adierazpide batu ditu; euskerearen tradizinoa eta abangoardia buztartuz. Kulturearen taupadatik, nondik gatozen, non gagozen eta nora goazen jakiteko aukerea izango dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu