Artzain Eskoleak amaierea emon deutso ikasturteari
2024-06-19 08:23 KultureaGuztira, zazpi ikaslek jaso ditue diplomak eta makilak.
Artzain Eskoleak ardi eta ahuntzen sektorean artzainak trebatzeko hogeita zazpigarren ikasturtea zarratu dau. Betiko lez, ikasketak amaitu dituen 7 ikasleei diplomak eta makilak banatu jakez ekitaldian. Guztira, Arantzazuko Gomiztegi baserritik 300 ikasle baino gehiago pasau dira.
Eskolea erreferente bihurtu da estaduan ardi eta ahuntzen irakaskuntzan, izan be, hezkuntza-eredua, barrikuntza pedagogikoan eta ingurumenagaz arduratsuak diran produkzino-prozesuei aplikautako teknologietan oinarritua, oinarri izan da beste leku batzuetan antzeko esperientziak garatzeko.
Ikasturtearen amaierea ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek parte hartu dau, eta ikasleen gaztetasuna oso positibotzat baloratuz: Artzain Eskolaren sorrerea bultzau eban arrazoi nagusietako bat Euskadin artzaintza bizirik eustea eta belaunaldien arteko erreleborik ezak markautako sektorea gaztetzea izan zan. Oso garrantzitsua da gazteek lanbide horretan jarraitzea eta modernizazinoa eta sektorearen ikuspegi alternatiboa emotea.
Artzain Eskolak ezinbestekotzat jo dau barrikuntzea eta ikastaroak errealidade sektorial barrietara egokitzea, artzaintza lako jarduera tradizional eta milurtekoari eustea ezinezkoa baita modernizau gabe. Hezkuntza-ereduak, etorkizuna eta lehiakortasuna dituan sektore baten errealidade barriari aurre egiteko gai diran profesionalak trebatzen ditu.
Artzain Eskola artzaintzari eta lehen sektoreari buruzko hausnarketarako gunea da, heziketa enpirikoan oinarritutako hezkuntza-eredua eskaintzen dauena, baserrian jardunez, prozesu osoaren ezagutza integralagaz eta bizipen profesionalaren, eraginkortasunaren eta lankidetzearen transmisinoagaz.
Ikasleen profila
Ekitaldian diplomak eta makilak banatu deutsee Artzain Eskolako heziketea zikloa osotu daben 7 ikasleei. 4 mutil eta 3 neska dira, eta eskuratu daben ezagutza emongo dabe merkatuak eskatzen dauen lurraldeari lotutako kalidade handiko elikagaien eskaera gero eta handiagoari erantzuteko.
Nabarmendu behar da gaur diplomak jaso dituen pertsonetatik bost 30 urtetik beherakoak dirala eta horreetako 3 Kataluniatik, Andaluziatik eta Argentinatik heldu dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!