Iñigo Urkulluk 'Bihotzez' saria jaso dau

Bizkaie! 2024-06-18 12:09   Kulturea

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak emon ditu III. Lurra Bizkaia Sariak.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak III. Lurra Bizkaia Sariak 2024 banatu ditu Deustuko Unibersidadean. Sari horreek jasangarritasunaren arloan eragin positiboa izan daben personak, erakundeak eta enpresak autortzen ditue.

Agenda 21 kategorian, Bilboko Udala saritu dabe, izan be, kontratazino-pleguetan ingurumen-klausulen % 85 sartzea lortu dau. Nora Abete alkateorde eta Mobikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak jaso dau saria.

Zientzian, uraren arloko ikerketa-proiektuak saritzen dituan kategorian, Fundació Comunitària Raimat Lleida eta Acciona fundazinoei emon deutse saria, natureari miloe bat litro ur itzultzeko egindako proiektuagaitik. Kasu horretan, Elena de Carandini Fundazinoko presidenteak eta Paula Pérez Accionako Barrikuntza kudeatzaileak jaso dabe saria.

Ura saria Eusko Jaurlaritzeak, Data For Sciencie Fundazinoak eta Aztik jaso dabe, ozeanoen kutsadura plastikoari aurre egiteko Ulyses proiektuagaitik. Ekitaldian izan dira Aitor Aldasoro, Ingurumen eta Jasangarritasun sailburuordea, Jorge Ballester, Data For Science Zuzendaria eta Rogelio Pozo, CEO Azti.

Biodegradagarriak kategoriako saria Birziplastik enpreseak eroan dau, degradazino oso moteleko materialak barrerabilteko ekimenei esker. Birziplastik enpreseak birziklautako lehengai barri bihurtzen diran hondakin plastikoen kudeaketa integralerako proiektua egin dau. Saria Mikel Llona Birzkiplastikeko CEOari emon deutse.

Klima-aldaketearen kategorian, ingurumen-arloko erabagi eraginkorrei emoten jaken saria Viuda de Sainz enpreseak jaso dau, Harri Green ekimenari esker, eraikuntza eta eraispeneko hondakinak tratetako eta baloretako planta aurreratu barriari esker. José Manuel Baraibar, I+G+Bko zuzendaria, ekitaldian izan da saria jasotzeko.

Azkenik, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bihotzez saria emon deutso Iñigo Urkullu lehendakariari. Urkulluk Kepa Odriozola Partzuergoko presidentearen eskutik jaso dau autorpena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu