2024/06/20 - 2025/01/06
Bilboko Azkuna Zentroan. | Erakusketak'Allora & Calzadilla. KLIMA'.
Nazioarteko arte garaikidearen erreferente diran Jennifer Allora (1974, AEB) eta Guillermo Calzadilla (1971, Kuba) artista bisualen azken lanaa.
Azkuna Zentroan, Fernando Pérezek komisariautako erakusketa honek Allora & Calzadillaren azken hamarkadako pieza garrantzitsuenetako batzuk batzen ditu. Jennifer Allora eta Guillermo Calzadilla artistek historiaren, ekologiaren eta geopolitikearen arteko alkarguneak jorratzen dituan lan esperimentala jorratu dabe, performancea, eskulturea, soinua, bideoa, argazkia eta pintura barrunatzen dituen medio artistiko ugari erabiliz.
Erakusketa honetan, Allora & Calzadilla artisten jardun diziplinartekoa eta kolaboratiboa gailentzen da, baita obra osoan dagozan gaiak be: denpora geologikoa eta Lurreko bizitearen bilakaerearen historia, izakera postkoloniala, ingurumen-arloko justizia eta zor klimatikoa, geopolitikea eta energia-iturriak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!