2024/06/21 19:30
Hernanin, Chillida Lekun. | Musikea2024ko Udako Solstizioa. Chillida 100 Urte
Eduardo Chillidaren 100. urteurrenean Chillida Lekuk ikuskizun parte-hartzailea atondu dau. Museoa topaleku izango da eta bertan musikea, jantzak eta poesia buztartuko dira Chillidaren eskulturakaz bat eginez, udeari ondo etorria emoteko. Chillida 100 urte museoak eta Hernaniko kultur eragileek alkarlaneko proiektu artistiko handia izango da, Kukai jantza konpainiaren koordinazinopean. Chillida Lekuk hartuko dau kulturearen jai handi hau, artistearen konpromiso soziala eta komunidadeagazko loturak gogorarazoten dituana.
Ekitaldia aire zabalean izango da.
- Kukai dantza konpainia.
- Andrés Marín.
- Maite Larburu
- Ttarla dantza taldea.
- Nuta espazioa.
- Dantza garaikideko taldea.
- Antzerki taldea.
- Hernaniko Institutua.
- Hernaniko bertso eskolea.
- Ozenki abesbatza.
- Kantuz Abesbatza.
- Hernaniko Herri Musika Alkartea.
- Hernani Musika Eskolea.
- Hernaniko Musika Bandea.
Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Hernaniko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!