Gazte Kultura Bonuak eskatzeko aukerea edegi dabe
2024-06-17 13:45 KultureaEskatu hemen.
Martxan da Espainiako Kultura Ministerioak bultzatutako Gazte Kultura Bonuak programea. Gaurtik aurrera, hilak 17, 2006an jaiotako personek 400 euroko diru-laguntzinoa eskatu ahal izango dabe, kultura produktuak konsumiduteko.
Beti be, ondoko baldintzeetako bat bete beharko dabe: Espainiako nazionalidadea izatea, Espainian legezko bizilekua izatea, asilo-eskatzaileak izatea edo aldi baterako desplazatuak izatea. Estadistikako Institutu Nazinonalaren datuen arabera, 525.000 onuradun baino gehiago dagoz.
Gazteek urtebete izango dabe atxikitako establezimenduetan 400 euroak kultura produktu edo zerbitzuetan erabilteko. Gazte Kultura Bonuak aurrez ordaintzeko txartel bategaz funzionetan dau, eta onuradunak modu birtualean izan leike mobikorrean edo modu fisikoan.
Holan banatuko ditue bonuak:
- 100 euro produktu fisikoetarako, adibidez, liburuak, prentsa edo diskoak.
- 100 euro produktu digitaletarako, esaterako, plataformetarako harpidetzetarako, prentsa digitalerako, podcasterako edo bideojokoetarako.
- 200 euro arte eszenikoetarako: antzerkia, operea, zinemea, jantzea edo museoak.
Kultura Ministerioak ekimen honegaz helburu bi ditu: alde batetik, gazteen artean kulturearen aurrean interesa handitzea; eta bestetik, kultur sektoreari laguntzinoa emotea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!