Eli Pagola, azken saioko irabazlea

Bizkaie! 2024-06-17 08:41   Bertsolaritzea

Finala bagilaren 22an izango da Muxikan.

Mendatan jokatu da Jon Lopategiren omenez atondutako III. Argi Baltza Sariketako hirugarren eta azken kanporaketea. Saioa, Eli Pagolak irabazi dau, 186 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Eli Pagola: 186.
  • Iruri Altzerreka: 185,5.
  • Koldo Geruzaga: 180,5.
  • Peio Molinuevo: 173,5.
  • Izaro Bilbao: 171.
  • Iker Uriarte: 168.

Finala, bagilaren 22an jokatuko dabe Muxikan eta dagoeneko, badakigu bertan izango diran bertsolariak: Asier Galarza, Gorka Pagonabarraga, Maddi Aiestaran, Xabet Illarregi, Eli Pagola eta Iruri Altzerreka hain zuzen be.

Argi Baltza Sariketearen helburuak dira bertsolari gazteei kantetako plazea eskaintzea eta bertsolaritzearen presentzia eskualdeko herrietara zabaltzea. Halanda ze, 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantetan dabe, eskualdekoak zein Euskal Herri osokoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu