Haira Aizpuruak irabazi dau Euskal Herriko Eskolartekoa
2024-06-17 08:10 BertsolaritzeaJose Luis Sukiak jantzi deutso txapela.
Arantzako frontoian jokatu da 36. Euskal Herriko Eskolartekoa, 250 bertsozaleren aurrean. Hamaika bertsolari ibili dira kantuan: Arabako Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; Baxe-Nafarroako, Nahia Etcheverry; Bizkaiko Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga; Gipuzkoako June Aiestaran eta Joanes Azpillaga; Lapurdiko Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua; Nafarroako Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga. Ainhoa Larretxea izan da aurkezlea eta gai-jartzailea; epaile lanetan, barriz, Ainhoa Arregi, Ainhoa Sarasua, Aitor Jimenez, Jon Diaz de Mendibil eta Joseba Beltza egon dira.
Hasierako agurrak kantau ondoren, finalaren lehen atalean zortziko handian eta zortziko txikian ibili dira bertsolari guztiak, binaka. Horreetatik, sei sailkatu dira bigarren zatira: Haira Aizpurua, Kattin Madariaga, Nahia Etcheverry, Unax Aizpurua, June Aiestaran, Joanes Azpillaga. Puntu bati erantzun eta bakarka gaiari bertso bat kantau ditue.
Azkenean, Haira Aizpuruak irabazi dau 2024ko Euskal Herriko Eskolarteko txapela, eta Nahia Etcheverry izan da txapeldunorde. Jose Luis Sukiak jantzi deutso txapela txapeldunari; txapeldunordeari, barriz, Bertsozale Alkarteko Ainhoa Urienek emon deutso saria. Beste parte-hartzaile guztientzako be izan dira oroigarriak.
Egun bakarra baino gehiago izaten da Eskolartekoa. Urte hasieratik bagilera bitarteko bidea izaten da. Ia ehun bertsolari gaztek hartu dabe parte lurraldeetako Eskolartekoetan. Ikastolen Alkarteak eta Bertsozale Alkarteak atontzen dabe gazteen bat-bateko bertsolari txapelketea eta aurten Arantzako Udalaren laguntzinoa izan dau egitasmoak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!