Martxan da UPV/EHU - Guggenheim Bilbao Museoko 'Gela' egitasmoa

Bizkaie! 2024-06-14 12:24   Kulturea

Arte garaikideari eustea eta zeharbarritzea da asmoa.

Eva Ferreira eta Juan Ignacio Vidarte. | Ikusi handiago | Argazki originala



Sinatutako hitzarmenari esker, UPV/EHU-Guggenheim Bilbao Museoaren Gela errealidade bihurtu da. Ekitaldian erakunde bietako agintariek hartu dabe parte: Eva Ferreirak, Euskal Herriko Unibersidadeko Errektoreak eta Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak. Horreezaz gan, bertan izan dira, Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko Errektoreordea; Itsaso Maguregi, Pintura Saileko Zuzendaria; Katrin Alberdi, Gelaren Zuzendaria; Daniel Vega, Erakusketa eta Konserbazino Zuzendari Teknikoa; Ainhoa Sanz, Konserbazino eta Zaharbarritze Koordinatzailea; Aitziber Velasco, Konserbatzailea eta zaharbarritzailea; eta Sonia Núñez, Erregistroko Koordinatzailea.  

Euskal unibersidade publikoko errektorea pozik agertu da akordioa sinatu ondoren: Unibersidadea eta Museoa alkarlanean ibili ginan hainbat gaitan eta orain beste lan-arlo bat edegi dogu: arte garaikidearen konserbazinoa eta zaharbarritzea. Biak gara giltzarri euskal kulturan; beraz, asko dogu partekatzeko. Eskerrak emoten deutsodaz Guggenheim Bilbao Museoari proiektuan jarri dauen konfiantzeagaitik, Arte Ederren Fakultadearen gorabeheratan sinistu eta euskal unibersidade publikoan konfidantza be izan dabelako.

UPV/EHU-Guggenheim Bilbao Museoa Gela arte garaikidea konserbetako eta zaharbarritzeko bideratuko da eta arlo horri lotutako gaurkotasuneko gaiei eta arazoei buruzko ikerketa eta prestakuntza-jarduerak egingo ditu. Gelan UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikertzaileek eta ikasleek parte hartuko dabe, baita Guggenheim Bilbao Museoko profesionalek be.

Proiektu horrek aukerea emongo dau jarduera akademikoak egiteko (gradu amaierako lanak, master amaierako lanak eta doktorego tesiak), curriculumetik kanpoko praktikak egiteko, mintegiak eta ikastaroak atontzeko, eta I+G+Bko lankidetzak bultzatzeko lantalde mistoen bidez. Guggenheim Bilbao Museoak ekarpen ekonomikoa egingo dau urtero, beti be, onartutako proiektuen arabera. Jarraipen-batzorde batek gainbegiratuko dau proiektuaren garapena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu