María Díaz de la Cebosa doktorearen lana nabarmendu dabe

Bizkaie! 2024-06-14 08:57   Kulturea

Mujer Siglo XXI alkartearen 2024ko Urrezko Orratza saria jaso dau.

María Díaz de la Cebosa erdian, zuri-baltzez. | Ikusi handiago | Argazki originala

Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak eta Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Mujer Siglo XXI alkarteak 2024ko Urrezko Orratza emon deutse María Díaz de la Cebosa doktoreari, hezkuntzearen eta giza eskubideen alde egindako ekarpenakaitik.

Sailburuakaz batera izan dira, Carmen Miral alkarteko presidentea, Juan María Aburto alkatea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputadu nagusia.

María de la Cebosak hezkuntzearen eta giza eskubideen alde egindako ekarpenakaitik jaso dau saria. 1995ean Cruzada por los Niños GKE sortu eban, Balkanetako gerran umeei mediku-arretea emoteko. Urteetan zehar, erakundeak Afrikara edegi ditu esku solidarioak eta Mozambikeko Casa do Gaiato umezurztegiakaz eta Gorongosako Parkeko komunidadeagaz alkarlanean jardun dau Greg Carr Fundazinoagaz batera.

Díaz de la Cebosa CIS University ospetsuaren buru izan da 1998tik. Ikasleei unibersidade-graduak eskaintzeaz gan, Amerikako hezkuntzarik onenaz elikatzen dan prestakuntzarako sarbide integrala eta mugak gainditu dituan kalidadezko formakuntzea be eskaintzen ditu. Ganera, International Studies Foundation erakundearen eta Robert F. Kennedy Human Rights Spain Fundazinoaren buru da. Erakunde bi horreek justizia soziala eta giza eskubideak sustatzen ditue hezkuntza-programa barritzaileen bidez.

Robert F. Kennedy-ik defendidu zituan giza eskubideen sustatzailea da, izan be, Díaz de la Cebosaren eretxiz, giza duintasuna, bakea eta justizia soziala dira helburuak. Forbes aldizkarian adierazo dauenez, gaur egun, munduko hainbat lekutan gatazka belikoak doguz, beraz, inoiz baino beharrezkoagoa da balio horreek topetea. Gero eta nabarmenagoa da desbardintasun soziala eta, horregaitik, ezinbestekoa da erreferenteak eta gizartea konzientzietan lagunduko gaituen irudiak topetea.

Díaz de la Cebosa doktorearen hezkuntza-programea Roberten alabetako baten, Kerry Kennedyren, Speak Truth to Power: Human Rights Defenders Who Are Changing Our World liburuan oinarrituta dago. Urte bietan, Kerry munduan zehar ibili zan eta Václav Havel, Rigoberta Menchu, Malala, Desmond Tutu, Dalai Lama eta beste hainbat personaiaren jazoerak ezagutu zituan. Liburuan oinarrituta sortu eban programea. Metodologian, giza eskubideen defendatzaileek aurre egin behar izaten euten gorabeherei eta horren kausak aztertzen dira.  

Kontuak kontu, programea mundu osoko 6 miloe ikasle, irakasle eta lider sozialakana heldu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu