Aitor Arregi (Elkano): Basque Culinary Centerreko Patronatuko kide
2024-06-14 08:16 Jan edanakThe World’s 50 Best Restaurants zerrendan 28. dago Elkano.
Basque Culinary Centerreko Patronatuaren sei hilean behin egiten dan bilerea eta ekitaldiaren amaieran, 2024ko lehen sei hilekoaren balantze positiboa egin dabe, Elkano jatetxeko Aitor Arregi Basque Culinary Centerreko Patronatuko kide barri izentau dabela iragarri dabe, ikuspegi holistikoa indartzeko eta euskal gastronomiaren ikuspegi berezia emoteko haren esperientziaren bitartez.
Basque Culinary Centerreko Patronatuaren zeregina da erakundea gidatzea, ikuspegi estrategiko, gaurkotasun eta integratzaileaz horniduz. Gastronomiaren sektorearen etorkizunak balio eta ikuspegiak integretea eskatzen dau eta testuinguru horretan, Basque Culinary Centerrek Aitor Arregi sartu nahi izan dau bere Patronatuan. Euskal gastronomiako erreferentzia da Aitor Arregi eta Elkanon (Getarian) egindako lana Michelin izar bategaz eta #28 zenbakiagaz autortu dabe 2024an plazaratu barri dan The World’s 50 Best Restaurants zerrendan.
Aitor Arregiren lanaren ezaugarri nagusiak ezagutza sakona eta produktu, persona eta ingurunearen aurreko errespetua dira. Gastronomiaz dauen ikuspegia tokiko artisau, arrantzale eta hornitzaileakaz dituan hartu-emonak sano bereziak dira. Hiru belaunalditan transmitidutako balio horreek Elkanon gauzatzen dira, bikaintasunean eta errespetuan oinarritutako proposamen gastronomikoa eskainiz. Aitor Arregik lurraldea, itsasoa bere kasuan, kulturea, tradizinoa, ondarea, sukaldaritza-paisaia eta, batez be, mahaikidearen bikaintasuna jagotea dira oinarri. Patronatura sartzeari jagokonez, Aitor Arregik ondokoa adierazo dau: Basque Culinary Centerri eskerrak emon nahi deutsadaz Patronatuko kide izateko aukera honengaitik. Eskertzen dot mahai honetan nire jatorria konpartiduteko aukerea izatea, itsas eta marinel-lurraldea. Espero dot behar bezela deskribidutea bai gure lurraren beharrak eta bai birtuteak be, hau da, ura eta lurraldea ezagutzea, gure marinelakan personifikauta. Ondo defendidutea espero dot jazteko aukerea emon deustien kamiseta hau. Mila esker, Basque Culinary Center, aukera honengaitik.
Aitor Arregi
Filosofia eta jakintza baten transmisinoa, familiaren goiburua. Faktore horreen buztarketeak azaltzen dau zergaitik Aitorrek Elkanori gorputz eta arima dediketea aukeratu eban, azken finean bere bizi-proiektu bihurtuz.
2002an Aitor familia enpresan sartu zan. Haren etorrereak Pedroren bizitza proiektuaren jarraipena ziurtatu eban, belaunaldi aldaketea bermatuz. Bere aita Pedro 2014an hil zan. Urte honetan, Elkanok bere lehen Michelin izarra jaso eban, betiko hausnarketearri eutsiz: aitaren filosofiak bizirik jarraitzen dau, oraindino be hori pentsetan dot, Pedro bizirik egongo da Elkano dagoan bitartean.
Herritarrakaz hartu-emonetan beti, munduko arrain-jatetxerik onenetakoa da Getariakoa.
2016an, Aitor Arregik Cataria jatetxea edegi eban Chiclana de la Fronteran (Cadiz); 2024an, Guethary jatetxea edegi eban Palma Mallorcakoan.
Basque Culinary Centerren Patronatua
Basque Culinary Center Fundazinoaren organo gorena da eta Euskal Herriko sukaldari ospetsuak dagoz, besteak beste, Juan Mari eta Elena Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi, Karlos Arguiñano, Eneko Atxa, Hilario Arbelaitz, Diego Guerrero eta Aitor Arregi. Horrezaz gan, Eusko Jaurlaritzea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Azti-Tecnalia eta Mondragon Unibersidadea be badagoz. Patronatuko kide dira Eroski, Martiko, Covap, Mahou-San Miguel, Fagor eta AgroBank enpresak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!