Hitzetik Hortzera, irailetik apirilera

Bizkaie! 2024-06-14 07:53   Bertsolaritzea

Irailaren 14an hasiko dan denporaldiak igaz baino sei programa gehiago izango ditu.

Apirileko azken zapatuan amaituko dan saioan Miari Martiarenak jarraituko dau programea aurkezten eta dagoeneko lan-taldea lanean dabil.

Bertsozalea lasai egon daiteke, Hitzetik Hortzera bertsolaritza programearen denporaldi berria iazkoa baino luzeagoa izango da eta. Irailean hasita, aurten be ETB1eko zapatu gaueko prime time orduan emitiduko da programea, hain zuzen be, gaueko 21:00etan.

Hitzetik Hortzerako lan taldea hasi da daborduko programearen aurre-produkzino lanetan eta nobedade bat baino gehiago izango dira, besteak beste, Manex Pagola musikariak musika elektroniko eta tradizionala nahastauko ditu bertsolariek sortuko dituenal musikatzeko.

Mirari Martiarena oiartzuarrak jarraituko dau aurkezle lanetan eta astero bertsolaritzearen ekosistemako lagunen bat alkarrizketatuko dau. Martiarena ezagututa, umore dosirik ez da faltako asteroko programan eta Hitzetik Hortzera izanda bertsorik be ez.

Bertsoaldiak programearen oinarri izaten jarraituko dabe eta astero-astero Euskal Herriko herri bitan izango da Hitzetik Hortzera bertso jaialdi, otordu edo ekitaldi bereziak pantaila txikira ekarriz.

Jantziteriari jagokonez be, aldaketakaz datoz eta denporaldi barrian HIKA Basque Brand erropa etxe bizkaitarrak jantziko dau Mirari Martiarena eta Lasarteko Koöl Studiok jarriko deutsoz osogarriak.

Bertso jarriak

Igaz bertsolari askori bertso jarriak eskatu jakezan Hitzetik Hortzerarako eta jentearen artean izandako harrera ona ikusita, irailetik aurrera barriro be bertso jarriakaz gozetako aukerea izango da. Manex Pagola musikari hernaniarrak lagunduta ibiliko dira bertsolariak.

Txikitik handira atalean, bertso eskoletako gaztetxoek bertsolaritzeari buruzko euren hausnarketak egingo ditue aurten be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu