'Euskerearen Lorategia' erakusketa birtuala martxan Euskerearen Etxean

Bizkaie! 2024-06-13 12:12   Euskerea berbagai

Eskola Programan parte hartu daben ikasleek egindako collageakaz osotu da.

Euskerearen Lorategia erakusketa koloretsu eta irudimentsua, sarean be ikusi daiteke hemen.

Horregaz batera, euskereak ikasleen artean eragiten dituen eretxiak be batu ditue, collageetan txertatutako testuakaz egindako zugatzaren bidez. Informazinoa hemen:

Eskola Programan EIZko edukiak lantzen dira eta edukiok ikasmaila askotara egokitzen dira; Euskerearen Lorategia, hain zuzen, DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleakaz jorratzen dan jarduerea da, ikasleak euskerearen aniztasunaz jaubetu daitezan eta euskerearen aurrean ditue hartu-emonei buruz gogoetak egin deiean. Horretarako, sormena garatzea eziomnbestekoa da collage teknikearen bitartez.

Barandiaran, abiapuntu

Joxemiel Barandiaran antropologoaren esaldi ezagun bat ardatzu hartuta dator erakusketea: Lorategi batean dagozan hainbat eta hainbat lore eta landareren artean gu (euskaldunok) gara beste landare bat edo lore mota bat, ezbardina eta geureak be, besteak bezela, biziteko eskubidea dau. Bada, Barandiaranen berba horreek oinarri hartuta, ikasleek euskerearen askotasunaren eta euskerean aurreko atxikimenduaren inguruan hausnartu dabe, jardun artistikoaren bitartez.

Emoitzea askotariko landare eta loreak dituan lilitegi koloretsua da, harrigarria, bai eduki aldetik baita estetika aldetik be, izan be, gazteek euren sormena erakutsi ez eze, euskerearen aurreko askotariko jarrera eta eretxiak be irudikatu ditue.

Interes handiko ekimena begitantzen jaku, gazteak askatasun osoz ibili baitira euskerearen aurrean dituen kezkak azaltzen. Horregaz batera, balio artistikoa be nabarmena da. Ondorioz, badakigu bisitariek lorategi honetako lilien usain, forma eta koloreakaz gozauko dabela baina, era berean, gazteen gaitasun eta ardurez be jaubetuko dira dira bisitariak, euskerea eta gazteak uste baino lotuago baitagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu