XVII. Haizetara Amorebieta-Etxanon
2024-06-13 10:50 MusikeaBagilaren 21etik 23ra.
Tenampa Brass Band (Mexiko), Orchestre National du Jahiner (Frantzia), Brazzatazz (Belgika), UGS Brass Band (Frantzia), Llareggub Brass Band (Erresuma Batua), Pixie & Dixie band (Espainia), Trocamba Matanusca (Espainia), Tamarros (Italia) eta New Tocadós (Espainia) taldeek parte hartuko dabe Zornotzako Zelaietan.
Hiru egunetan, talde bakotxak lau kontzertu eskainiko ditu: Haizetara hitzordu garrantzitsua da gure herrian. Entzute handiko jaialdi bihurtu da eta kultureak eta arteak, sarritan, erronka gatxei aurre egin behar deutsen bolada honetan, ezinbestekoa da holako jaialdi baten balioa eta garrantzia aintzat hartu eta gogorarazotea, azaldu dau Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak.
Beste alde batetik, Koldo Bilbao zinegotziak ondokoa nabarmendu dau: Zornotza agertoki bihurtuko da, nazinoarteko taldeek eta Euskal Herriko taldeentzako aukera ona izango da euren lanak erakusteko, izan be, lehiaketatik kanpo be ibiliko dira taldeak, besteak beste, Sama Siku, Ustekabe, Sugarri eta Joselontxos taldeak, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!