Gernikakoa izango da lehenengoa: 'Gernika(k) / Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazinoak'

Bizkaie! 2024-06-13 08:31   Kulturea

Bagilaren 13an eta 14an izango da.

UPV/EHUko Uda Ikastaroen 43. edizinoaren barruan Bizkaian egingo diran Uda Ikastaroei hasierea emongo jake aste honetan Gernikan egingo dan nazinoarteko kongresuagaz. Nazioarteko kongresua Gernika(k) / Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazinoak izenburupean bi egunez Gernikako bonbardaketearen errepresentazino kulturalen eta Pablo Picassoren koadroaren eguneratze eta fenomeno transmedialen inguruko hausnarketak egingo dira.

Garaiko desafioak ardatz artuta, askotariko gaiak izango dira aztergai Udako Ikastaroetan. Ziklo estrategikoetan oinarritu dira ikastaroak eta aurtengo eskaintzan nabarmendu dira Kultura eta Artea zikloari loturiko ikastaroak, besteak beste, Gizartea, Hezkuntzea, Zientzia eta Teknologia, Osasuna, Zuzenbidea zein Ekonomia eta Enpresari jagokozanak.

Bizi dugun aro hau ezin da ulertu adimen artifiziala eta iraunkortasuna nabarmendu eta, jakina, hogeita bostetik gora ikastaro programau dira Bizkaiko lurraldean. Hona hemen Bizkaiko
lurraldean izango diran Udako Ikastaroak:

  • Bagilaren 13an eta 14an, Elai Alai, Euskal Herria Museoa, Gernikako Bakearen Museoa eta Gernikako Batzar Etxea. Gernika(k) / Guernica(s): Trauma historikoaren birsemantizazinoak.
  • Bagilaren 17an eta 18an, Bilboko Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Sustancias de origen humano (SoHO): de las células a los medicamentos de terapias avanzadas (MTAs).
  • Bagilaren 19an, Bilboko Itsasmuseumen. Patrimonio marítimo de Bizkaia.
  • Bagilak 20-21, Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU. KulturGest Bilbao Kongresua: Artea, Kulturea eta Ondarea: kudeaketea eta jasangarritasunerako praktika egokiak.
  • Bagilak 20-21, Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU. Retos y oportunidades de una Transición Energética Local.
  • Bagilak 24-25, Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU. Emprendimiento innovador sostenible: retos y oportunidades.
  • Bagilak 24-25, Gernikako Batzar Etxean. Pasado, presente y futuro del pactismo. Historia y política más allá del mito.
  • Bagilak 26, Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU. ¿Qué Oportunidades Profesionales ofrece la Economía de la Longevidad en la Industria.
  • Bagilak 27-28, Ondare Aretoan. Enseñar el arte rupestre: un reto en continua actualidad.
  • Bagilaren 27an, Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU. El impacto social de la Universidad del País Vasco.
  • Garagarrilak 2-5, Portugaleteko Nautika Eskolan (EIB) eta Plentziako Itsas Estazioan (PiE). El buque escuela Saltillo: exploración transfronteriza por la salud del medio marino.
  • Garagarrilak 4, Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU. 2030 agenda lokalizetan, lurraldeen eraldaketa eragile anitzeko aliantzen bidez.
  • Garagarrilak 4-5, Bilbao International Summer Course on Energy Communities: Empowerment through Sustainable Energy.
  • Garagarrilak 4-5, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan. Entre historia y patrimonio: industria, trabajo industrial, desindustrialización.
  • Garagarrilak 5-6, Iñigo Egiluz Erabilera Anitzeko Aretoan, XIX-XX mendeetako euskal emigrazio(ar)en tokian tokiko ikuspegi anitzak.
  • Garagarrilak 9, Bilboko Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Gabriel Aresti: Harri eta Herri, 60 urte.
  • Garagarrilak 11-12,PiE-UPV/EHU (Plentziako Itsas Estazinoa). Rompiendo nuestros vínculos con las bacterias resistentes a los antibióticos.
  • Garagarrilak 15-16, Bilboko Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Economía Crítica en Acción II: por un conocimiento plural y transformador.
  • Garagarrilak 17-18, Bilboko Bizkaia Aretoa-UPV/EHU. Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre.
  • Garagarrilak 18-19, Arrantzaleen Museoan (Bermeo). Bermeo eta Mundaka: historia kontakizun bateratua.

UIK, ezagutzaren behatokia eta herritarren alkargunea

UPV/EHUren Uda Ikastaroak Fundazinoa (UIK) ezagutzaren behatoki dinamikoa da eta, jakintzearen transferentzian lanean dabizan erakunde guztietako erakunde eta norbanakoakaz alkarlanean programau dira ikastaroak. Gizartean eraldaketea sustatzeko asmoz, garaiko erronka nagusiak identifikau eta horreen inguruko hausnarketa eta ezagutzearen transmisinoa ahalbidetzen dira Uda Ikastaroen bitartez.

Izen-emoatea eta informazinoa: www.uik.eus atarian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu