Angel Vallejo Rosen hil da
2024-06-12 11:14 KultureaTximist espedizinoko kidea izan zan.
Angel Vallejo Rosen euskal mendizalea hil da, 81 urte zituala. Lapurdin jaio arren, gaztetan Gasteizera joan zan biziten. Haren semeetako bat Juanjo Vallejo da, euskal mendizale ezaguna.
Ogibidez, delineatzaile industriala izan zan, baina haren zaletasuna mendia zan. Halanda ze, 1974. urtean Everestera joan zan lehen euskal espedizinoko parte eta bultzatzailetako bat izan zan, maiatzaren 13an 50 urte bete zituan mugarri horrek. Dozena bat mendizale batu ziran Tximist izeneko espedizinora, besteak beste, Juan Ignacio Llorente, Luis María Sáenz de Olazagoitia, Juanito Cortazar eta Juan Carlos Fernandez de la Torre. Hau guztia, Frankismoak sortutako arazo burokratikoak buztartuz.
Eguraldiak ez eban lagundu eta gailurretik 350 metrotara geratu ziran, azken kanpamendura helduz (8.500 metrotara). 80. hamarkadan bigarren saiakerea egin eben, baina orduan be, ez ziran heldu Everestera.
Haren ibilbidearen zehar, Pirinioetako eta Alpeetako mendi ugari igon zituan. Horreezaz gan, eskaladako istorioan hainbat mugarri lortu zituan: esaterako, 1963an Asturiaseko, Naranjo de Bulneseko mendebaldeko aldearen bigarren eskalada edota Andeetako espedizinoan igondako hiru bosmilakoak (inork lortu ez ebana).
2001. urtean bere semea Everesteko gailurrera heldu zan, zikloa zarratuz.
Ez daigun ahaztu, 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta mendizale gipuzkoarra izan zala Everesteko gailurrera heldu zan lehen euskalduna, Pasang Temba xerpeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!