Bertsolaritzea interes kultural immaterialeko ondare izentau dabe EAEn
2024-06-11 13:49 Bertsolaritzea2020an Bertsozale Alkarteak egin eban eskaereari erantzunez.
2018an Nafarroan, 2022an Ipar Euskal Herrian eta orain, 2024an, EAEn izentau dabe bertsolaritzea Kultura Ondare Immaterial. Eusko Jaurlaritzeak, Gobernu Kontseiluan, Euskadiko interes kultural immaterialeko ondare izentau dau. Autortzea, komunidade oso baten lanari esker lortu da eta horren errekonozimendua da izentapena.
Beraz, kultura ondare immaterialak dituan ezaugarriak autortzen jakoz bertsolaritzeari, balio handiko ondare egiten dabenak: belaunaldiz belaunaldi helarazotakoa, komunidadeei identidade sentimendua emoten deutsena, eta kultura aniztasuna eta giza sorkuntzea indartzeko laguntzinoa emoten dauena. Horregaz batera, babesteko neurriak be autortzen deutsee, besteak beste, komunikazino eta publizidade kanpainak, prestakuntza programak edota administrazino hitzarmenak.
Unescok Kultura Ondare Immateriala babesteko 2003ko Konbentzinoan onartua, bultzadea emon eutson ondare immaterialaren autorpen juridikoari. Nazinoarteko erakundeak kultura-ondare immaterialaren inbentarioa egiteko eta jentearen esku jarteko prozesua gomendatzen dau, izan be, kultura ondare immateriala babesteko plan zehatzak formuletako oinarri izan daitekez.
Kontuak kontu, lanean jarraituko dabe Bertsozale Alkartean, izan be, barruratuta dago bertsolaritzea jagoteko betebeharra, hezkuntzan, plazan edota ikerkuntzan egiten daben lanaren bidez, eta kulturgintzan, euskalgintzan edota nazinoarteko erakundeakaz dituan alkarlanen bidez, baita, bertsolaritzearen ekosistemako bertsolari, gai-jartzaile, epaile, atontzaile, bertso-eskola, alkarteko bazkide eta zaleei esker be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!