Jose Mari Mardaras, Euskadiko ONCEko saltzaile onena

Bizkaie! 2024-06-11 13:11   Kulturea

Iurretan egiten dau lan.

Jose Mari Mardaras (Argazkia: @ONCEuskadi). | Ikusi handiago | Argazki originala

Jose Mari Mardaras durangarra izentau dabe Euskadiko 2023ko ONCEko saltzaile onena. Erakundeak urtero autortzen dau loteria sozialeko, seguruko eta arduratsuko produktuak saltzen dituen langileen ahalegina, jarrerea, inplikazinoa eta konpromisoa.

Mardarasek 64 urte ditu eta ikusmen-urritasuna dau. Estadu mailan hautatutako 21 saltzaileakaz batera, Madrilen egindako gala-afari batean jaso eban saria.

1992tik loteria saltzen, gaur egun, Iurretan egiten dau lan. Informatikearen eta txistuaren jarraitzailea izateaz gan, Benito Lertxundiren abestien zale amorratua da.

Euskadiko 2023. urteko ONCEko saltzailerik onenak badaki zer dan Kuponazoko sari bat emotea eta asko disfrutetan dau bere lanagaz; halanda be, ez jat eguraldi txarra gustetan, izan be, jentea etxean geratzen da, eta beraz, jarduera komertzial gitxi egoten da, autortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu