Esther Vidal eta Ander Garcia de Souza izan dira euskerearen aldeko kanpainen aurtengo irabazleak

Bizkaie! 2024-06-11 12:18   Euskerea berbagai

Bilboko ama bat eta gazte bat dira 2024ko Emon Giltza eta Nahi Dodalako kanpainearen irabazleak.

Emon Giltza kanpainearen helburua euskerea familia barruan transmitidutea da, eskura dituen tresnak eta baliabideak jarriz.

Nahi Dodalako kanpainak gazteak animetan ditu batxilergoan eta lanbide-heziketan euskeraz ikasten jarraitu deien.

Esther Vidal Sainz eta Ander Garcia de Souza Bilboko bizilagunak izan dira euskerearen aldeko kanpainen aurtengo irabazleak. Eider Inunciaga Euskerako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazinoarteko Gaietako Saileko zinegotziak sari-multzo bana emon deutse.

Emon Giltza

Kanpainearen helburua da euskerearen familia-transmisinoan eragitea da. Familiak horren garrantziaz sensibilizau nahi dira, hainbat tresna eta baliabide eskura jarriz. Kanpaina hau Alkarbide Bilgunearen koordinazinoari esker jarri da martxan, Bizkaiko Udal eta Mankomunidadeen Euskera Zerbitzuen topagunea baita. Urtean zehar, informazino-gutun bat bialtzen da etxeetara, baita liburuxkea be, etxeko txikiakaz euskeraz berba egiteko eta olgetako baliabide bikaina.

Esther Vidal Sainz ama eta Bilboko bizilaguna da eta 2023an jaiotako umeen familientzako sarien zozketan hartu dau parte, kanpainearen webguneko galdetegiari erantzunez.

Nahi Dodalako

Gero eta neska, mutil eta gazte gehiagok ikasten dabe euskarazko ereduetan (D eta B), baina batxilergoa edo lanbide-heziketea ikasten hastean ez dabe beti beren hizkuntzan ikasten jarraitzen. Hain zuzen ere, Nahi Dodalako kanpainearen helburua horretara animetea da. Kanpaina hau be Alkarbide Bilguneak sustatzen dau eta DBHko 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.

Ander Garcia de Souza Bilboko 16 urteko gazteak be parte hartu dau sarien zozketan, euskerazko hezkuntza-eskaintzeari buruzko informazioa batzen dauen kanpainearen webgunean egindako inkesteari erantzunez:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu