Lekarozeko SC Kortariak lehen saria irabazi dau XIX Bilbo Uria Idiazabal Gaztai Txapelketan
2024-06-11 09:10 Jan edanakJulen Arburua artzain-produktore nafarrak Infernuko Gasna markeagaz egin dau gaztaia.
Bilboko Plaza Barrian, lehiaketako bigarren sailkatua Ander Barandiaran Idiazabal herri gipuzkoarrekoa izan da.
Hirugarrena, barriz, Xabier Azurmendi zegamarra izan da.
Gaztai onena egin dauena bizkaitar bat izan da Aitor Urien, hain zuzen be, Abadiñokoa, Anbe gaztandegikoa.
Azken buruan, Idiazabal Jatorri Deitura Babestuko Jesús Oleagak zehaztu dauenez, lehiaketan aurkeztutako gaztaien kalidadea oso ona da. Idiazabal Jatorri Deitura Babestuko lehiaketea hasi zanetik produktorik onenak izan dira aurten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!