Jone Uriak irabazi dau Señora Sariketea
2024-06-11 08:11 BertsolaritzeaHorrezaz gan, Eukene de los Aires Amundarainek eroan eban Tokado saria.
Jone Uria Albizurik irabazi dau IV. Señora Sariketea, Haira Aizpurua Ibargaraigaz buruz burukoa jokatu ostean. Portugaleten izan zan zapatuan eta 100 bertsozale inguru batu zituan.
Goizean, bertso poteoa egin eben Bertsozale Alkartearen Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kideen eskutik, bertso eskola horren 8. ikasturteari amaierea emonez. Eguerdian, 70 bertsozale inguru alkartu ziran Merkatuan egindako bazkarian eta, arratsaldean, leku berean jokatu zan sariketea.
Saio bakarrean jokatu zan eta zortzi bertsolari ibili ziran kantuan: Maialen Akizu Bidegain, Ane Zuazubiskar Iñarra, Araitz Katarain Mugarza, Ibai Lekuona Darceles, Eukene de los Aires Amundarain, Irati Majuelo Itoiz, Jone Uria Albizuri eta Haira Aizpurua Ibargarai. Idoia Anzorandia Kareaga egon zan gai-jartzaile lanetan.
Sariketeak hiru atal izan zituan. Zortzi bertsolarien egin beharreko lan puntuagarriak eginda, lau pasa ziran bigarren fasera: Irati Majuelo, Maialen Akizu, Jone Uria eta Haira Aizpurua hain zuzen be. Ondoren, buruz burukora Uria eta Aizpurua pasau ziran eta, azkenean, algortarrak eroan eban pamela. Maider Arregik, igazko irabazleak, jantzi eutson pamela.
Horrezaz gan, Eukene de los Aires Amundarainek eroan eban Tokado saria, bihotzera gehien iristen dan bertsolariari emoten jakona.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!