Cadena ​​​​100 Euskadik bere sariak banatu ditu

Bizkaie! 2024-06-11 08:07   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoan bart emon ditue aurtengo 1. zenbakiko sariak.

Guggenheim Bilbao Museoa izan da bart abeslarien ibilbide artistikoa eta arrakastak aintzat hartzen dituan ekitaldi musikal handia, nazionalak eta nazioartekoak autortu ditue, baita kulturearen, entretenimenduaren munduko arpegi ezagunak be eta urtean zehar nabarmendutako hedabideak.

Aurtengo sarituen artean, Dani Fernández abeslaria nabarmendu zan eta Iñaki Urrutia umoristeak emon eutson saria; Ana Menak jaso eban Edu Rosa aktorearen eskutik; Iñigo Quintero, Martín Fiz atletearen eskutik; eta azkenik Cotiri, Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok emon eutson saria.

Beste alde batetik, zinema, kultura eta komunikazinoaren kategorian, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Euskera eta Kultura diputaduak emon eutson saria Elena Irureta aktoreari; eta Yolanda Alzola aurkezlea arduratu da saria Emma García telebistako auurkezleari. Era berean, Marta Pombo enpresari eta eduki sortzaile ezagunak DalecandELA-ri alkartasun saria emoteko ohorea izan dau.

Iñigo Quintero, Coti eta eko Getxoko Paula Mattheus kantautorearen zuzeneko kontzertuakaz amaitu zan galea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu