Bagilean amaituko da Bilbon euskerearen egoereari buruzko diagnostikoa

Bizkaie! 2024-06-10 12:06   Euskerea berbagai

Herritarrei edegitako parte-hartze prozesu baten bidez egingo da.

Bilboko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onetsi eban 2014an eta bertan ezarritako helburuen alde hamarkada batez lan egin ondoren, 2024an euskerearen egungo egoerea aztertzeko prozesu bati ekin jako, etorkizuneko erronkak eta arlo estrategikoak zehazteko asmoz. Esangura horretan, urtarrilean hasitako parte-hartze prozesua bagilean amaituko da, hainbat jardueragaz: batetik, herritarrek parte hartzeko saioa, hilaren 20an, 18:00etan, La Bolsa eraikinean eta, bestetik, inkesta bat bilbao.eus eta bilbaoeuskaraz webguneen bidez. Inkesta horretan, bagilaren 10etik 30era, bilbotarrek eretxiak emon eta iradokizunak konpartidu ahal izango ditue.

Prozesuari jagoonez, Eusko Jaurlaritzeak sustatutako Euskera Sustatzeko Ekintza Plana administrazino publikoek udalerrietan euskerea sustatzeko jarduteko esparru estrategiko lez. Planaren indarraldia 10 urtekoa izatea erabagi zan eta indarraldia amaituta, 2024an Eusko Jaurlaritzeak beste esparru bat aurkeztu dau, AROA izenekoa.

Bilboko Udalak 2014an onetsitako Euskerea Bilbon Sustatzeko Ekintza Plana eta orain, 2024an, haren ibilbidea eta orain arte izandako eragina aztertu eta balorauko ditu. Egungo egoerearen diagnostikoa egin eta ataratako ondorioakaz veste plan bat diseinauko du hurrengo 10 urteetarako. Prozesua hasteko, euskereak Bilbon dauen egoereari buruzko era guztietako datuak eta ikerketak aztertu dira: datu estadistikoak, soziolinguistikoak, erabilereari buruzkoak, Bilbon euskereari buruz egindako azterlanak... Ondoren, aurreko planaren ibilbidea eta bilakaerea aztertu dira eta egindako jardueren eta programen adierazleak analizau dira.

Urtarriletik bagilera, lanaren faserik garrantzitsuena jarri da martxan: parte-hartze prozesua. Prozesu horretan erakundeek, alkarteek, alderdi politikoek, enpresek eta Bilboko gizarte-mobimentuko eragileek parte hartu dabe. Helburua hainbat arlotako ordezkarien eretxiak, ideak eta proposamenak bateratzea izan da, etorkizunari begira bide egokiak eta eraginkorrak hautatu eta lantzeko.

Urtarrilean eta zezeiklean, eremu horreetako ordezkariak lkarrizketatu dira, uriaren hizkuntza-politikeari buruzko ardurak, eretxiak eta proposamenak batzeko. Ondoren, zezeiletik martira bitartean, 5 kontraste-saio edo lan-mahai atondu ditue, Bilboko egungo errealidadea aztertu, beharrak identifikau eta etorkizunerako erronkak zehazteko. Zenbait talde eratu dira eta kontraste-saio bat atondu da hareetako bakotxagaz, arloen, eremuen eta hartzaileen arabera. Talde bakotxa eratzeko, landutako gaian edo arloan Bilbon jarduten daben eragileak, adituak edo alkarteetako ordezkariak gonbidau dira. Ondoko arloetan lan egin da: hizkuntzearen jabeukuntzea, arlo sozioekonomikoa, aisia eta kirola, kultura eta komunikabideak. Apirilean, Bilboko 8 barrutietako batzordeetako kideak bilera batera gonbidau zituen, auzoen ikuspegia jasoteko eta euskerearen auzoetako egoerea ezagutzeko.

Orain, bagilean, partaidetza-prozesuari amaierea emoteko, herritarrak izango dira protagonista. Bilbotarrek prozesuan parte hartzeko aukerea izango dabe, euskereak Bilbon dauen egoereari buruzko eretxiak eta beharrak adierazoz, bai eta etorkizunari begira proposamenak eginez be. Horretarako, bagilaren 20an parte-hartze saio edegi bat egingo da Burtsa Udaltegian, 18:00etatik 19:30era bitartean. Bestalde, bilbao.eus eta bilbaoeuskaraz webguneetan galdetegi bat jarri da, parte hartzeko beste modu bat egon daiten. Bilbotarrek bagilaren 10etik 30era bete ahal izango dabe.

Parte hartzeko prozesua amaitu ondoren, jasotako datu, eretxi, behar eta proposamen guztiak aztertu eta hurrengo urteetarako gidalerroak eta erronkak zehaztuko dira; horregaz guztiagaz, Bilboko Udalaren Plan berria onduko da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu