Maddi Aiestaran, bigarren saioko irabazlea

Bizkaie! 2024-06-10 08:28   Bertsolaritzea

Hirugarren saioa, bagilaren 16an Mendatan.

Maddi Aiestaran (Argazkia: Lilibertso). | Ikusi handiago | Argazki originala

Ajangizen jokatu da Jon Lopategiren omenez atondutako III. Argi Baltza Sariketako bigarren kanporaketea. Saioa, Maddi Aiestaranek irabazi dau, 190,5 puntugaz. Holan geratu da sailkapena:

  • Maddi Aiestaran: 190,5.
  • Xabet Illarregi: 189,5.
  • Irantzu Idoate: 185.
  • Beñat Bilbao: 182.
  • Janire Arrizabalaga: 180,5.
  • Paula Loizaga: 175.

Hirugarren eta azken kanporaketea, bagilaren 16an Mendatan izango da. Saio bakotxeko lehenengo bersolari biak sailakatuko dira hilaren 22an Muxikan jokatuko dan finalera. Ondoko honeek dira lehenengo lau finalistak: Asier Galarza, Gorka Pagonabarraga, Maddi Aiestaran eta Xabet Illarregi.

Argi Baltza Sariketearen helburuak dira bertsolari gazteei kantetako plazea eskaintzea eta bertsolaritzearen presentzia eskualdeko herrietara zabaltzea. Halanda ze, 18-30 urte bitarteko bertsolariek kantetan dabe, eskualdekoak zein Euskal Herri osokoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu