'Ezin ulertu', Addar taldeak dakarren kantua

Bizkaie! 2024-06-07 09:38   Musikea

Ezin ulertu abesti introspektiboa da.

Apirilean bilduma barriko lehenengo kantua kaleratu eban bermeotarrak, Lehertu da eta orain, barriz, bigarrena dator Ezin Ulertu. Abestia eta bideoa eskuragarri dagoz ohiko streaming plataformetan.

Ezin ulertu abesti introspektiboa da, barruan sentiduten dan ezinegona ardatz hartuta. Nor garan edo bizitzan hartutako norabideak lako gaiek sortzen deuskuezan ezinegonak dira abestiaren arlo nagusiak.

Melodia landua dauen kantua, taldean ohiko bihurtu dan bezela, gitarrek aparteko garrantzia hartzen dabe.

Bideo Danel Garay-ren ardurea izan da eta bertan ikusten diran irudiak Nafarroako Bardeetan hartu dira, aurreko bideoaren kolore eta estetikea hausiz.

Azalaren ilustrazinoa Imanol Rodriguezek egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu