2024/06/14 19:30
Bilboko BBK Salan. | Antzerkia“Erreka Mari'. DOÑA PERFECTITA.
BBK Salak Erreka Mari ikuskizunagaz zarratuko dau bere arte eszenikoen programazinoa udako oporren aurretik. Doña Perfectita konpainiak sortu dauen antzezlan honetan Egoitz Sánchez aktorea (Donostia, 1985) da protagonista eta harek idatzi dau testua be (piezearen zuzendaria den Kordobako Javier Laragaz batera).
Sortzaileen eretxiz, 90eko hamarkadako Euskadi zapaltzailean hazten dagoan eta nagusi dan normatibidadearen zorroztasun zitalaren aurrean galduta sentiduten dan mutiko bati buruzko queer autofikzinoa da. Emonaldiaren ondoren, Desmuntaketa bat egingo da (publikoaren eta konpainiaren arteko barriketaldia eszenatokian ikusitakoan sakondu eta horri buruz hausnartzeko).
Erosi sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!