Museoen Nazinoarteko Eguna da gaur, maiatzak 18
2026-05-18 07:42 KultureaMuseoak mundu zatitua batzen goiburuari eutsiz.
zure inguruko museo nagusiek (Artium edo Nafarroako eta Bizkaiko museoek) doban sartzea eta bisita gidatuak eskaintzen ditue. Museoen Eguna behar bezela aprobetxetako, hainbat gunetan atondutako jarduerak eta ekitaldiak dagoz: Bizkaian: Egun hau Bizkaiko Museoen sarean ospatzen da.
Bien bitartean, martxan da Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoen Basque Artist Program ekimena. Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek martxan jarri dabe EAEko artistek New Yorken egonaldia egiteko programearen hamargarren deialdia. Egonaldia urrian eta zemendian gauzatuko da, eta hautagaitzak Museoaren webgunearen bitartez aurkeztu daitekez datorren bagilaren 26ra bitartean. Hurrengo fasean, aurkeztutako hautagaitza eta material guztiak aztertuko ditue museo bietako arte-ardura taldeek.
Basque Artist Program ekimenaren edizino barri honetan bi izango dira New Yorken lau astez ibilteko aukerea izango duten EAEko artista hasibarriak. Han gertutik ezagutu ahal izango dabe uriko arte-giroa, eta beren gaitasunak indartzeko eta helburuak finkatzeko aukerea be izango dabe. Partaideek New Yorkeko arte-munduko artisten, arte-arduradunen eta erakundeen jardunaren barri izango dabe Solomon R. Guggenheim Museum-eko profesionalen eskutik. Aste horeetako mantenu-gastuei aurre egin ahal izateko, hautatutako artista bakotxak 4.000 dolarretako diru-laguntzea jasoko dau.
Gaurdaino 22 izan dira Basque Artist Program ekimenean parte hartu daben artista gazteak: Karla Tobar eta Alain Urrutia (2015); Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco (2016); Gala Knörr eta Maite Pinto (2017); Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi (2018); Raquel Asensi eta Jon Gorospe (2019); Alejandra Bueno, Mikel Escobales, Amaia Molinet, Beñat Krolem eta Fabro Tranchida (2022); Verónica Domingo, Jorge Isla eta Claudia Lorenzo (2023); Amaya Suberviola eta Irati Santos (2024); Sara Berasaluce eta Eduardo Valls (2025).
Artista hasibarrientzako egonaldi-programa hau, baita Museoak urtero EAEko ikasleentzat martxan jarten dauen beka-programea be, Guggenheim Bilbao Museoak Solomon R. Guggenheim Foundationegaz 2014ko abenduan sinatutako Kudeaketa Akordioa barritzearen parte dira eta horrek erakunde bien arteko lankidetzan sakontzen dau hainbat proiekturen bidez.
Interesdunek oinarriak ikusteko eta bagilaren 26ra arteko izena emoteko aukerea dabe hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
