'Irakur Kasko'
2026-05-18 09:31 KultureaUdan euskeraz irakurteko erronka kolektiboa.
Kontu ezaguna da, euskeraz dan literatura aberatsa, anitza eta bikaina izanda bere, irakurle gitxu dirala horrezaz gozetako. Euskal liburuak irakurteari bultzadea emoteko, Alkartuz-Literaturea lantaldeak Irakur Kasko erronka ludikoa, kolektiboa eta akuilagarria abiarazo dau. Printzipioa sinplea da: irakurle komunidadea batzea euskerazko 300 liburu irakurteko danen artean uda honetan.
Nori zuzendua da?
Denantzako bada be, erronka hau helduentzako da:
- Euskeraz irakurteko ohiturarik ez daben euskal hiztunak, euskera ikasten dabizan irakurleak zein normalean baino gehiago irakurri nahi dabenak.
- Euskerazko irakurzaletasunean aurrera egin dura dabenak.
Printzipioa zein da?
Bakotxak bere erritmoan parte hartu leike, bakarrik edo bikotean. Alkartasunez jokatuko dogu, irakurle trebeek irakurle hasibarriak lagunduz. Alabaina, literaturea euskaraz irakurtea gatxa iruditzen jakenei esanaz mendian bezela, lagun baten laguntzeagaz, posible dala tontorrera heltzea.
Zelan parte hartu?
- Bakarka emon daiteke izena, edo, bikote bat sortu ondotik), binaka be emon daiteke, irakurkasko.eke.eus atarian.
- Liburu bat hautatu behar da, halabeharrez alkarregaz bidea adostu, eta jakina irakurri.
- Liburua irakurri ondotik, bilan formulario labur bat bete.
- Beste liburu bat hautatu eta segidu irakurten!
Euskeraz irakurteko zenbait liburu gomendagarri.
Egutegia eta tresnak
Izena emon daiteke 2026ko maiatzaren 12tik abuztuaren 31ra arte.
- Ekitaldia Ziburuko azokan hasiko da bagilaren 6an eta irakurketa garaia amaituko da 2026ko irailaren 30ean.
- Helduei euskeraz irakurteko gogoa pizteko eta urrats horretan laguntzeko, liburu piloa hautatu ditue, gai ugari jorratzen dituenak eta euskera maila bakotxari egokitutakoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
