Reggaetoi fresko eta jantzarria dakarre 48280 lekeitiarrek
2026-05-18 11:37 Musikea
48280 Lekeition sortutako proiektu musikal freskoa da, musikea maite dauena eta alkarlanean zeozer propioa eregiteko gogoz dabilena.
Blesz, Karzu, Lil, Ox, Ruizma eta TxoronBeats taldekideek osotzen dabe eta taldearen jatorria parkean eta herriko kuadrillak batzen ziran topaketetan dago, musikea eta raparen bidez giro berezia sortuz.
Euskerazko letra indartsuak, kale-energia eta juergarako espiritua buztartzen ditue, betibere benetako musika-plazerra bilatuz. 48280k esperientzia zuzena eta gertukoa eskaintzen dau, publikoagaz konektau eta musika herrikoi eta aldakorra zabaltzeko ames argiari eutsiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
