Dennis Iliadisen 'Buzzheart' filmak Film Luze Onenaren saria irabazi dau

Bizkaie! 2026-05-18 07:35   Zinemea

Euskal Film Labur Onenaren saria Bea Lemaren El cuerpo de Cristo filmak eroan dau.

Bilboko Udalak atontzen dauen FANT – 32. Fantasiazko Zinemaldiko Epaimahaiak, Sail Ofizialean Ángel Agudo, Alicia Albares y Álex Mendíbilek osotutakoak, 32. edizino honetako Film Luze Onenaren Saria Dennis Iliadisen Buzzheart filmari emon deutse, giza hartu-emonak familia-testuinguruan deskonponiduteagaitik eta psikologia konduktibistearen jokoetan bildur-ikarea topeteagaitik.

Film laburrei jagokenez, Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Saria Altay Ulan Yangen Hyena filmarentzat izan da, atmosfera magnetiko eta onirikoa sortzeagaitik bullyinga lako gai berezia oso modu originalean irudikatzeko, epaimahaiaren arabera. 32. edizio honetan, Guillermo de Oliveirak zuzendutako Cara de cona film laburrak Aitamen berezia irabazi dau -As Bestas- filmaren atzealde argitsua eskaintzeagaitik.

Bea Lemaren El cuerpo de Cristo aukeratu dabe Euskal Film Labur Onena. Kasu honetan, epaimahaiak nabarmendu dauenez, komiki-tradizinoa eta modernidadea lotzen dituan animazino-teknikea erabilteko ausardiagaitik.

2026ko edizino honetan, Euskal Gidoigileak Alkartearen ustez Sail Ofizialeko Film Luze Gidoirik Onenaren Saria merezidu dauen titulua Lucile Hadzihalilovicen "“La torre de hielo" filma da, izan be, “narrazino soil eta sakona proponiduten dauelako "Elurretako erregina" ipuinaren bidez, heldutasunera igaroteak, ezinbestean, norberak eregiten dauen "idoloa hiltera" daroala erakusten dauena.

Era berean, FAS Zineklub Zuzendaritza Barritzaileenaren Saria Avalon Fast zuzendariaren "Camp" filmak irabazi dau, “ehun aldiz aurrekontu handiagoa daben filmak baino asmamen bisual eta nortasun estetiko handiagoa erakusteagaitik, espazio arruntak magiko bihurtzen jakiteagaitik eta barruko hausturen eta emakumeen adiskidetasunaren indarraren esplorazino zintzo, gordin eta grunge bat proponiduteagaitik".

Bestalde, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) erabagi dau 2026ko euskal film laburretan, FANT interpretazino onenaren saria Lorena Mariñelarenak jasotea, Ekaitz Bertizen "Erreka Zoko Hortan" filman egindako Joxepi lanagaitik. Bere ereispidearen arabera, "inplikazino handiko aktore-lana da, interpretazino natural eta neurritsua erakusten dauena, eta adierazkortasunean zabaltzen doana Joxepiren personaiarena garatzen dan bitartean. Lorena Mariñelarenaren interpretazinoa bere personaiaren edadeari jagokozan kontraesanak islatzen ditu, erantzukizunei eta inguruabarrei jagokenez: bildurra, zaurgarritasuna, errubakotasuna eta aukerarik ez izatea, indarraren, erantzukizunaren, konbentzimenduaren, ahalduntzearen eta ausardiaren aurrean. Aktore gazteak film laburraren garapenari eusten deutso, interpretazio-lan jarraitua eta orekatua eginez".

Ikusleek Sail Ofizialeko Film Onenarentzako Publikoaren Saria Ana Gracianiren "La ventana abierta" filmari emon deutse. Eta Sail Ofizialeko film laburrei jagokenez, publikoak erabagi dau irabazlea Alex Reyren "Pobre marciano" izatea.

Beste alde batetik, Panorama Fantastikoaren Saileko Epaimahaiak, por Iván Barredo, María Larrea eta Miriam P. Álvarez osatuak, Panorama Fantastikoaren Saileko Film Luze Onenaren Yerden Telemissoven "Sasyq" filmari emon deutso, "publiko guztiarentzat pentsautako fantasiazko zinema eta zientzia-fikzinoko lan biribila izateagaotik, gai sozial eta familiarretara gizatasun eta samurtasun bereziz hurbiltzen dana".

Sail honetan, Film Labur Onenaren Saria Nacho Solanaren "Tenéis que verlo" filmari emon jako. Aurte, epaimahaiak Gabriel Mottaren "The Veil" film laburrari Aitamen berezia emotea erabagi dau.

Aurten, barrikuntza lez, Sail Ofizialeko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zidarrezko Méliès Saria aukeratzeko epaimahai berezia osotu da, Bego del Tesok, Benja de la Rosak eta Andrea G. Bermejok izan dira eta euren erabagiz Sara Bermejoren "Lo que te falta" proiektua izan da onena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu