Bittor Arginzonizen Etxebarri Erretegia, munduko bigarren onena
2024-06-06 13:41 Jan edanakAtxondoko Etxebarri Erretegiak postu bi egin ditu gora munduko 50 jatetxe onenen zerrendan.
The World's 50 Best Restaurants zerrendan, Mateu Casañas, Oriol Castro eta Eduard Xatruch sukaldariak buru dituan Bartzelonako Disfrutar jatetxea da munduko onena.
Euskal jatetxeei jagokenez, Atxondoko Etxebarri Erretegiaz gan (2. postuan), Getariako Elkano Jatetxea 28. postura eroan dabe atontzaileek eta, beraz, euskal jatetxe bi dagoz munduko 50 onenen artean.
Larrabetzun (Bizkaia) kokatuta dagoan Eneko Atxaren Azurmendi Jatetxea zerrendatik kanpo geratu da; aurreko edizinoan 81. postuan kokatu eben baina aurten ez da agiri nazinoarteko jatetxe onenen artean.
David Muñozen Diverxo (Madril) jatetxeak aukera ugari zituan munduko onena saria irabazteko, izan be, hirugarren postuan kokatu eben 2023an baina, aurten, atzera egin eta laugarren postuan kokatu dabe adituek.
AEBko Las Vegas urian goizaldean egindako ekitaldian jakinarazo dabe zerrenda osoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!