Garagarrilaren 1ean amaituko da sariketana lanak aurkezteko epea

Bizkaie! 2024-06-06 08:51   Kulturea

Konta(kta)tu da goiburua.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskeraz gizarteratzeko lanak autortzea eta bultzatzea dau helburu CAF-Elhuyar sariketeak. Konta(kta)tu da aurtengo goiburua eta garagarrilaren 1a arte izango da lanak aurkezteko aukerea, honako helbide honetan.

Sariketea Elhuyarrek atontzen dau CAF enpreseagaz batera eta NEIKERen babesari esker; lau kategoria dagoz: dibulgazino-artikulua, doktore-tesiaren artikulua, zientzia-kazetaritzea eta sorkuntza-bekea.

Sariak (13.000 euro banatuko dira, 4 kategoriatan):

• Dibulgazino-artikulua kategoriako irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.
• Doktore-tesiaren artikulu onenak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta eskultura bat eskuratuko ditu.
• Zientzia-kazetaritza arloko lanak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetzea eta eskultura bat eskuratuko ditu.
• Sorkuntza-bekea. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintza lantzen daben proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntzea jasoko dabe ha gauzatzeko, baita eskultura bat be.

Horrezaz gan, NEIKER saria emongo jako lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta bateragarria da beste sariakaz.


 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu