Alberto Alberdi Sariketarako eskabide epea edegita

Bizkaie! 2024-06-06 08:00   Kulturea

Garagarrilaren 5era arte egongo da izena emoteko aukerea.

Paula Martínez Sanchis, lehenengo edizinoko irabazlea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur, bagilak 6, edegiko da II. Euskal Ekonomiari buruzko Doktorego Tesi Onenaren Alberto Alberdi Sarirako eskabideak onartzeko epea. Izena emoteko epea garagarrilaren 5era arte egongo da edegita.

Sariaren helburua da, Euskadin ikerketa zientifikoa sustatzea eta talentu ikertzailea erakarri eta atxikitzea. 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko garagarrilaren 5era bitartean, biak barruan, edozein unibersidadetan defendidutako euskal ekonomiari buruzko doktorego-tesiak lehiatu ahal izango dira.

Saria 6.000 euroko konpensazino ekonomikoa da egilearentzat. Horretarako, haren tesiak puntuazinorik handiena lortu behar dau epaimahaieko kideen artean. Ganera, ikerlana eta haren ondorio nagusiak argitaratzea eta zabaltzea eragingo dau sariak.

Gobernu Kontseiluak joan dan maiatzaren 21ean onartu ebanez, saria 2020ra arte Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde izandakoaren izenekoa da, haren ibilbidean islatutako zerbitzu publikoaren printzipio eta balioen autorpen bezela. Alberto Alberdiren karrera profesionalak batu egiten zituan, lankideen begiruneaz eta autortzaz gan, zerbitzurako bokazinoa eta euskal ekonomia eraldatzeko eta, aldi berean, bidezkoagoa eta ekitatiboagoa izatea helburu hartuta haren analisirako eta lanerako gaitasun nekaezina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu