Mintzola sariak emon ditue
2024-06-05 10:55 KultureaIkertzaile bakotxak 1.500 euro jasoko ditu.
Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskeraz egiten dan ahozko jardunari buruzko gradu eta master-amaierako zortzi lan saritzeko deialdia kaleratu eban 2024ko martian. Ikertzaile gaztea edo hasibarria doktoretza-tesiraino eroango dauen ibilbidean, aurreko erabagiak eta urratsak be garrantzitsuak izaten dira, beraz, deialdiaren helburua da hori autortzea eta unibersidadeko edozein jakintza-arlotatik abiatuta euskeraz egiten dan ahozko jarduna ikergaitzat aukeratzea.
Guztira, sei eskaera aurkeztu dira deialdira, hiru gradu-amaierakoak eta beste hiru master-amaierako proposamenak. Epaimahaiak ondoko lau egitasmo honeek hautatu ditu:
- Hitz funtzional goiztiarrak. Haur euskaldun elebakarren hizkuntzaren jabekuntzaren azterketa. Egilea: Garazi Domínguez Mezquita.
- Euskal hizkeraren erritmoa. Egilea: Maddi Ormazabal Sudupe.
- Hezkuntza formalean, aisialdi-antolatua eta ludikotasuna ardatz, euskarazko hizkera informalaren ikas-irakaskuntza. Zailtasunen gainetik onura anitz. Egilea: Odei Guirado Irasuegi.
- Nokaren higatzea Ortzaizen. Egilea: Ana Jaunarena Mendiondo.
Honeek izan dira kontuan hartutako ebaluazino-erispideak:
- Ikerketearen helburuen egokitzapena Mintzolak zehaztuta dituan iker-lerroetara.
- GRAL/MALen kalidadea: ikerketa-gaia eta helburua ondo zehaztuta egotea. Metodologia egokia izatea, ondo idatzia eta egituratua egotea.
- GRAL/MALen garrantzia eta originaltasuna: lanak jakintzeari egindako ekarpena, halanda ze, maila teorikoan eta metodologikoan egindako barrikuntzak.
Hautatutako proiektu bakotxak 1.500 euro jasoko ditu, eta egileek 2024ko irailaren 30a baino lehen entregau beharko dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!