Gorka Urbizu, Olatz Salvador, Broken Brothers Brass Band eta Asier Zugadik joko dabe Gernikan
2024-06-05 10:40 MusikeaGaragarrilaren 17an izango da hitzordua Gernikako Europako Herrien parkean.
Jaialdiaren jentaurrekoan zan dira Leixuri Arrizabalaga Euskera, Kultura eta Kirol saileko diputadua; Cristina Arana (Gernika-Lumoko Kultur-Etxea); Aitziber Ansotegi (Urremendi); Leire Irazabal (Euskal Herria Museoa); Ziortza Bilbao (Gernika-Lumoko Udala); Dabida Zelaia-Zugadi eta Josu Uruburu (Baserritik Gernikara); eta Iñigo Etxebarrieta, Garazi Llona eta Xabier Barandika (Haziberri).
IV. Haziberri, egonkortze bidean dago eta Euskal Herriko agenda musikalean hitzordu berezia da. Pandemia garaian sortutako lehen edizinotik, urterik urte ikuskizuna eta ikusleen esperientzia hobetzen joan gara ikasitakoaren porasuz, hau da, personak eta egiteko moduak jagonez, izan be, gure helburuak dira ondarearen ikuspegitik balio bereziko lekuetan kalidadezko ikuskizunak eskaintzea eta espazioa errespetau eta bertara egokitzea.
Aurtengo kartelaren diseinua Alots Arregi artista azkoitiarrak egin dau.
Haziberri 2024ko kartelean Gorka Urbizuk bere izenez sinatzen dauen lehen diskoa aurkeztuko deusku: Hasiera bat. Sano ezaguna da Lekunberriko artistea, izan be, hainbat musika talderen parte eta sortzaile izan da, besteak beste, Berri Txarrak, Peiremans+ eta Katamalo.
Olatz Salvador ahots bereziko artisteak hainbat urte daroaz musikearen munduan. Skakeitan taldean hasi eta gerora, bere bakarkako pare bat lan oholtzaratu ditu: Zintzilik, lehenengo eta Aho uhal, ondoren.
Haziberrira gonbidautako gainerako artistek atseden gunean egingo dabe zuzenekoa.
Festibala zabaltzeko ardurea izango dauen artistea Asier Zugadi bakarlari gernikarra izango da bere Zuga proiektuagaz. Hainbat taldetan ibili ondoren bere bakarkako ibilbidea martxan jarri dau eta abesti sinple baina sakonak lantzen ditu.
Haziberrik ekarpen txikia egin nahi deutse herrian sortutako talde eta proiektuei. Aupa herriko artistak!
Broken Brothers Brass Band da festibalean joko dauen azkena. New Orleans-eko doinuak sortzen dituan talde iruindarrak Euskal Herriko hainbat kale, areto eta jaialditan jo izan dau. Metalezko musika-tresnez osatutako taldea afaltzeko tartea girotzeaz arduratuko da.
Jasangarritasuna oinarri
Atseden gunean afaltzeko aukerea egongo da eta, besteak beste, 1000 lagunentzako bertako produktu eta edariz osotutako eskaintzea eskainiko dabe: 'guretzat garrantzitsua da inguruko baserritarrei jaramon egin eta euren produktuakaz jarduera duin eta erakargarria proponidutea; esangura horretan, Urremendi Landa Garapen alkarteak eta Baserritik Gernikara ekimenen laguntzea eskertu behar dogu. Aurreko urteetako produktoreakaz jarraitzen dogu: Boga Garagardoa, Bizio-ko gazteen sagardaoa, Hasiberriak Wines, Biba ardoaak kooperatibea eta Baserritik Gernikara alkartera batutako baserritarrak.
Kulturaren balio eraldatzailea azpimarratu izan dogu beti, Haziberrin sortzen dogun kultur eskaintzaz gan, egiteko moduei be arreta berezia jarten deutsegu eta beti esan dogu gu geu moldatu behar garela gure ingurunera eta ez
alderantziz. Horren adibide da, batetik Erronka Garbia ziurtagiriagaz lan egitea gure karbono aztarna ahalik eta gehien murrizteko; eta zelan ez Haziberrin ikur bihurtutako artilezko sakuak, izan be, zaborretara joiazan tona bat artile berreskuratu eta berrerabilitako jutezko jarlekuak egin ditugu.
Ordutegia
Arratsaldeko 18:15ean edegiko dira ateak eta 18:40an Zugak joko dau atseden gunean.
19:30ean, kontzertu guneko ateak edegi eta 20:00etan Olatz Salvadorren kontzertua hasiko
da.
21:15etan atseden gunean afaltzeko tartea egongo da Broken Brothers Brass Band
taldeak girotuta.
22:45ean Gorka Urbizu hasiko da kontzertu gunean.
Sarreren prezioa 35 eurokoa izango da eta bagilaren ekainaren 4an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera salgai egongo dira, haziberri.eus atarian. Garrantzitsua da azpimarratzea euria egingo baleu egun bat atzeratuko dala kontzertua,garagarrilaren 18era pasauko litzateke.
Urte honeetan guztietan proiektua babestu daben alkarte eta norbanakoak, Bizkaiko Foru Aldundia, Gernika-Lumoko Kultur-Etxea, Urremendi Landa Garapen alkartea, Baserritik Gernikara ekimena eta Haziberrin lanean edota bolondres lanetan ibili diranak be. Eskerrik asko danoi!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!