Iñigo Roquek itzuliko dau 'A Geração da Utopia', Artur Pestanarena
2024-06-05 07:45 Euskerea berbagai2024ko lehiaketan aurkeztutako itzulpen-proiektuen esleipenaren barri emon dau EIZIE-k.
Proiektu guztiak aztertu eta gero, lan hau esleitu dau epaimahaiak:
Artur Pestana Pepetela-ren, A Geração da Utopia.
Epaimahaian izan dira: Bakartxo Arrizabalaga, Itziar Diez de Ultzurrun eta Inazio Mujika (Eusko Jaurlaritzea, EIZIE eta Erein - Igela argitaletxeek izentauta, hurranez hurran).
Iñigo Roque Eguzkitza
Euskal Filologia ikasi eta itzulpengintzako graduondokoa egin eban Euskal Herriko Unibersidadean. Gaur egun, UPV/EHUko Euskera Zerbitzuan dabil zuzentzaile-lanetan.
Hainbat artikulu idatzi ditu Senez aldizkarian eta 31 eskutik blogean be jardun dau. Literatur itzultzailea be bada eta gehienbat portugeseko lanak ekarri ditu euskerara, tartean António Lobo-Antunesen Gauzen ordena naturala, izan be, horri esker esker irabazi eban, 2014an, Euskerazko Literatura Itzuliaren Euskadi Saria. 2013an, barriz, finalista izan zan sari horretan, Pessoaren Poemak pluralean liburuaren itzulpenagaitik.
EIZIE-ko zuzendaritza taldeko kide izan zan 2009-2011 urteetan eta 2017-2018 urteetan.
Bizkaitarrak Sophia de Mello, Clarice Lispector, Rudyar Kipling, Iolanda Zuñiga, Scott Fitzgerald, Antonio Lobo Antunes eta Fernando Pessoa idazleen lanak ekarri ditu euskerara.
Kontuak kontu, aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osotzeko bigarren deialdia atonduko dau laster EIZIE-k.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!