Ruben Ruiz, Mikel Zarete sariaren irabazle
2024-06-04 08:12 KultureaPellokeriak ipuin-bildumeari esker.
Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak ipuin-bildumeak irabazi dau 2024ko Mikel Zarate ume-literatura saria. Holan erabagi dabe Leire Bilbao, Maribel Aiertza eta Xabier Mendiguren epaimahaikideek, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko dau.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu eben sariketea, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez, eta hamaikagarren ekitaldia izan da aurtengoa. Lur Gallastegik irabazi eban orain urte bi, eta epaimahaiak hutsik itxi eban saria igaz.
Hamaika lan lehiatu dira guztira, eta horreen artean Ruizek idatzitako ipuin-bildumea hautatu dau epaimahaiak. Pellokeriak hainbat ipuin laburrez osotutako kontakizuna da eta danetan Pello izeneko mutikoa da protagonistea. Ipuin horreetan zehar hainbat gai adierazoten dira, esaterako eskolea, familia, bullying-a edo zahartzaroa. Ganera, gai danetan nabarmentzen dira umorea eta samurtasuna.
Ruben Ruiz
1973an Gasteizen jaio zan eta Nafarroako Basaburuan bizi da gaur egun. Irakaslea da lanbidez, eta hainbat libururen egilea, besteak beste Anekdotak ipuin-bildumea edo Beti mugan abenturea ardatz dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!