Euskal jantzak eta jantza garaikideak 'Santutxu Kolerea' programan

Bizkaie! 2024-06-03 12:06   Kulturea

Bagilaren 7tik 9ra arte Karmelo Plazan.

Santutxuko Karmelo Plazea aire zabaleko agertoki handi izango da bagilaren 7an, 8an eta 9an, Santutxu Kolorea Bilboko Udalak sustatutako kultur programearen edizino barriko jarduerakaz. Gaztedi Jantzari Taldearen laguntzinoagaz atonduta, jantza garaikidea eta euskal jantzea eta musika tradizionalak buztartzen ditu. Helburu nagusia da euskal folklore tradizionala bultzatzea eta disfrutetako aukerea eskaintzea.

Egitaraua bagilaren 7an hasiko da, 19:30ean, Kimua Jantza Kolektiboaren GenEroa ikuskizunagaz, Karmelo Plazan. Ondoren, 20:15etan, erromeria ibiltaria hasiko da, euskal jantzen alorrean egun antxinakotasun handiena dauen Gaztedi Jantzari Taldearen eskutik.

Bagilaren 8an, zapatua, Tuterako Laya Kultur Alkarteak jantza ikuskizuna eskainiko dau, besteak beste, makil jantzea, jantza eta herri antzerkia buztartzen dituan folklore manifestazinoa.

Domekan, bagilaren 9an, erraldoien kalejirea egingo da, Bizkaiko 3 ordezkarigaz eta baita Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoak be.

Programazinoa

- Bagilak 7:

  • 19:30: Kimua Jantza Kolektiboa GenEroa. Karmelo Plaza.
  • 20:15: Erromeria ibiltaria Gaztedi Jantzari Taldea. Ibilbidea: Karmelo plaza, Allende kale partikularra, Arsuaga kalea, Ricardo Bastida arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.

- Bagilak 8:

  • 10:00: Kalejira Gaztediko Txistulariekaz. Hasierea Basarrate plazan.
  • 19:00: Jantza ikuskizuna: Tuterako Laya Kultur Alkartea eta Gaztedi Jantzari Taldea. Karmelo plaza.
  • 20:30: Kalejira trikitilariekaz Santutxuko kaleetan zehar.

- Bagilak 9:

  • 10:00: Kalejira santutxuko kaleetatik. Gaztediko Gaiteroak eta Bilboko Gaiteroak.
  • 11:45: Erraldoien Kalejira: Lazkaoko Erraldoi Eta Buruhandiak, K.I.E.T.B. Erraldoi-Taldea, Asier Marco Erraldoi-Taldea, Mairuek Gaztediko Erraldoiak, Arai Erraldoien Konpartsa eta Giganta Maricastaña - Salbatzaile Jantza Taldea. Ibilbidea: Karmelo Plaza, Julián Bolivar Elorduy kalea, Santutxu kalea, Juan de la Cosa kalea, Iturriaga kalea, Karmelo biribilgunea, Ricardo Bastida arkitektoaren plaza eta Karmelo plaza.
  • 14:00: Erraldoien Jantzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu